Eibartik irteera: 8:00etan Parte-hartzaileak : Pintado, Andoni, Julián, Agustin, Fernando Zuazua Autoa: Julian. Gasteiz aldera jo dugu autopistaz, gero A-2.622 errepidea hartu dugu, Espejo herria zeharkatu eta 49,2 kilometroan, Corro herrixkara joateko dagoen bidegurutzean aparkatu dugu. Gure ezkerrean (Hego-ekialde) dagoen pista batetik oinez abiatu gara (9:20), gure aurrean Karria mendiaren […]
Araba (eu)
Eibartik irteera: 8:00etan Parte-hartzaileak: Roberto, Pintado, Andoni, Ángel, Julian, Mari Carmen eta Garate. Autoak: Angel eta Andoni. Gaurko ibilaldia Bernedo herritik egin behar dugu, horretarako, Eibartik irten 8:00etan eta autopistaz Gasteiz aldera hartu dugu, Azatzeta mendatea igo eta Maeztu herrira heltzerakoan eskumara jo. Bernedon udaberriko eguraldia daukagu, gure aurrean (Hegoa), […]
Irteera Eibartik: 8:30etan Parte-hartzaileak: Roberto, Pintado, Garate, Andoni, Mari Carmen, Iñaxio, Ángel, Julian . Autoak: Iñaxio, Garate. Gasteiztik igaro eta Altube mendate aldera jo dugu Izarra herritik joanda Andagoiara (Kuartango) iristeko, bertan kotxeak aparkatu eta prestatzen gara oinez hasteko. Gaurkoan, ferra baten forma duen zirkular bat egitera goaz “Barranco de […]
Eibartik irteera: 7:30etan Parte-hartzaileak: Julián, Roberto, Pintado, Garate, Andoni. Autoa: Garate Roberto jaso Ermuan eta Gasteiz aldera jo dugu autopistaz, Miranda de Ebro atzean utzita Sobron herrira ailegatu gara. Eguraldi ederra, zeharo garbia daukagu. Oinez hasi gara Artzena mendilerrora doan GR-99 hartuz (8:45). Bidea sakanean sartzen da basoan barna, baso […]
Eibartik irteera: 7:30 etan Parte-hartzaileak: Julian, Roberto, Pintado, Andoni, Moya Autoa: Moya Amurrio pasa eta gero, Aialan sartu gara Madaria auzora iristeko. Eliza atzean utzi eta goiko baserrien ondoan aparkatu dugu, gure aurrean arro agertzen zaigu Ungino.ko tontorra, gaurko helburuetako bat. 8:30etan oinez hasi gara gorako bidean, berehala bidegurutze baten […]
Irteera Eibartik: 8:30 etan Parte-hartzaileak: Julián, Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Arrate, Andoni Autoak: Garate, Andoni. Denbora luze da azken irteera egin genuenetik, arazo askoren artean eguraldi traketsak ere izan du eragina. Jarraipena izan da ere, esan genezake aro berri bati ekiten diogula. Oketa mendiari Gorbeitxiki ere deritzote, Gorbeatik hurbil […]
Eibartik irteera: 8:00 etan Parte-hartzaileak: Julian, Angel, Pintado, Andoni Autoa: Julian Irten baino ordu erdi lehenago euria zen eta dudekin abiatu gara , dena dela azkenean eguraldi ona izan dugu mendian ibili garen denbora osoan. Autopista hartzen dugu Laudio aldera joateko eta handik Okondoko auzoa den Ugaldera. Lehenengo etxeetara iritsitakoan, […]
Eibartik irteera: 8:00 h Parte-hartzaileak: Julian, Angel, Pintado, Andoni, Roberto Autoak: Julian Eibartik eguraldi garbiekin irten ginen, baina Agurainera hurbiltzen goazela, Alanguara joateko, konturatzen gara mendi guztiak txapelekin daudela, lainoek ez dirudite euririk ekarriko dutenik, baina pega-pega eginda gelditzen direnekoak ematen dute. Deskribapenekin hasi baino lehenago, esan beharra dago guk […]
Irteera Eibartik: 8:00 Parte-hartzaileak: Julian, Garate, Angel, Pintado, Andoni, Roberto Autoak: Angel, Garate Gasteiztik Lizarrara doan errepidea hartu dugu Korres.era iristeko. Gaurko txangoa Izki parke naturalean barne egingo dugu. Ikusi dugunez bideak ondo zainduta eta markatuak daude. 9:15etan hasten gara oinez, lehenbiziko helburua Soila mendia igotzea da, horretarako “Senda el […]
Eibartik irten ginen Julianen autoan , bera txofer doala, goizeko 7:30etan, laguntzen diogu, Garatek, Moyak,Robertok eta Andonik. Mikel Lizarriturri bere kabuz doa, gero, bazkaltzeko orduan, gurekin batzeko asmoarekin. Gasteiz zeharkatu ondoren iristen gara Pipaonera eta 8:45ean oinez hasten gara. Kanposantura doan bide hartuko dugu (Ekialde), GR-1eko marra zuri-gorriak jarraituz, burdinazko […]
Goizeko 8etan irten gara Eibartik Arrazola (Atxondo) aldera. Julian, Garate, Joserra, Andoni Angel eta Arrate batu gara, azken bi hauek daramatzate autoak, Roberto Sallobenten jaso dugu, autopistako sarreran eta Moya bere kabuz doa, baserritik pasa behar duelako. Zerua laino batzuekin azaltzen zaigu baina lehorra iragarrita dago gaurko eguraldia, eta hala […]
Gaurko txangoak Araba aldera garamatza, goizeko 8etan batu gara Untzagako plazan, Julianek eta Angelek dakartzate autoak, Garate, Pintado eta Andoniz gain gaurkoan Arrate ere animatu da etortzera. Autopistaz abiatu gara Gasteiz aldera gero Kuartangora jotzeko, Arriano auzoa da gure abiapuntu. Herrixka hau Arkamu mendi lerroak inguratzen du eta 8 lagun […]