Lurraldea Araba
Mendikatea Toloño-Cantabria
Altuera 1392 m.
Kokapena 42.60560,-2.55843
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2019-06-06
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Kripan
Ibilbidearen helmuga
Denbora igotzen 2:05 h.
Denbora guztira 4:22 h.
Distantzia 13,4 km.
Igoera desnibela 825 m.
Jeitsiera desnibela 825 m.

Peña del León

  • Eibartik irteera: 7:30etan.
  • Parte-hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Andoni, Joserra eta Josetxo.
  • Autoak: Iñaxio eta Garate

Eibartik irten eta Kripan herrira abiatu gara Santigurutze Kanpezutik pasatuz. 9:00etan oinez atera gara herritik Bilar herrira doan errepidea hartuz, ezkerrera doan bihurgune estu bat pasa ondoren, 200 bat metrotara, gure eskuman dagoen pista zabal batetik jo dugu (9:12) aurrean dugun mendikate aldera abiatzeko (Ipar-mendebalde). Bi bidegurutze daukagu segidan (9:38) (9:40), bietan aurrera egin dugu, behin pista basoan sartu eta gero (10:15), hito batzuk gure eskuman pagaditik gora zuzuen doan bidezidor bat markatzen dute, hau hartu dugu pista utzita. Bidea garbi doa gorantz baso barrenetik, goiko aldean, beti hitoei jarraituz, basotik irten eta, harri artean igo eta gero, Panterbako atakara heltzen da (10:50). Mendi bizkarrera heldu gara, orain ezkerrera egin eta bizkarretik doan harrizko bideskari jarraituz, tontorrera ailegatu gara, Peña del León (1.392 m) (11:05). Ekialdera begiratuz garbi dakusagu hurrengo helburura (San Tirso) joateko zeharkatu behar dugun harrizko mendi-bizkar osoa. Ibilbidea mendi bizkarretik, edo bere ondotik, doa, toki batzuetan apur bat aireko bada ere, zailtasun gabekoa. Harantz abiatzeko, etorri garen bidetik joanez hasi gara, eta ekialderantz jarraitu , gailurrez-gailur, San Tirso (1.333 m) (11:57) tontorrerairitsi arte. Toloño mendizerraren bista ederrak.

Mendiaren beste aldetik jaitsi gara (igotzeko bide normala denetik), mendiari izena eman dion baselizatik pasa, eta aurrera jarraitu garbi markatutako bidetik, Bonete de SanTirno deritzon pareta bertikaleko haitza gure eskuman lagata. Aurrerago, behin baso barruan gaudela, bide gurtze batean (12:30), eskumara hartu dugu, ezkerrera doan bidea Bernedora jaisten da, eta igoera samur baten ostean, harri artean dagoen, Puerto del Palo (12:33) deituriko mendatean gaude, beste aldera Errioxara jaisteko bidea zabaltzen zaigu. Basotik behera doan bidea oso markatua dago. Ordu laurden jaisten goazela (12:47), bidegurutze batean ezkerrera jo behar dugu, handik aurrera ez dago galtzeko aukerarik, Kripan (13:22).

Guardiara jo dugu bazkaltzera, bi ardo edan ondoren, La huerta vieja jatetxera abiatu gara, 15€ko menua dute, nahiko arrunta prezio horretarako, gainera, Errioxan egon da, ez dute bertako ardorik. Zerbitzua ere nahiko gorabeheratsua. Bere urtebetetzea pasa dela eta, Joserrak gonbidatu gaitu kafeetara eta patxaranetara.

Powered by Wikiloc