Lurraldea Araba
Mendikatea Anderejo
Altuera 1224 m.
Kokapena 42.86568,-3.25442
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2014-10-30
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Lalastra
Ibilbidearen helmuga Lalastra
Denbora igotzen 3:15 h.
Denbora guztira 4:10 h.
Distantzia 17 km.
Igoera desnibela 733 m.
Jeitsiera desnibela 733 m.

Vallegrul

Aurtengo udazkenean oso eguraldi ona izan dugu eta gaurkoa ere horren jarraipena da. Oso egun garbia eta epelekin irten gara Eibartik Julian, Pintado eta Andoni, azken honen autoan goizeko 7:30etan. Ia ordu t´erdi behar izan dugu Lalastra herrira ailegatzeko, bidean behe-lainoa izan dugu baina hemen garbi dago eta 9ºko tenperatura daukagu.

Lalastra herria Valderejo Parke naturaleko erdigunea da, bailara erdian kokatzen da eta mendiz inguratuta dago. Gure asmoa mendikate hau zeharkatzea izango da, erlojuen horratzen kontrako norabidea hartuta. Mendi gainetik zehar doan bideari “Senda de la Sierra” edo Sierrako bidea deritzona.

Hasteko, (8:55) (920 m) Lalastra herritik atzera egin behar dugu, etorri garen bidetik (Gasteiz aldera), 500 bat metro eta gure ezkerretara pista bat ikusiko dugu “Senda de la Sierra”ra doana, hau hartu behar dugu. Honi jarraituz laster gaude goiko Sierra.ko atakan (9:20), ezkerretara joko dugu gainez gain itzuli osoa egiteko. Ibilaldia egiten dugun denbora guztian harana gure ezkerrean egongo da. Mendi bizkarretik joaten bagara ez dugu biderik ikusiko hasieran, gero bidezidor bat bilatuko dugu Lerón.eko atakara garamatzana (9:55). Historiaurreko pinturak daude bertan. Hemendik Recuenco ((1.245 m) (10:20) mendira joateko ez dugu biderik ikusi, baina eguraldi onari esker ez da zaila tontorrera iristea.

Orain bailararako beste aldera pasatuko gara, berriro ere bide garbirik jarraitu gabe, baina jakinda haranari itzulia egin behar diogula. Horrela Cajuelos.eko (10:50) lepora iristen gara, pista bat dakusagu behetik datorrena.

Hemen bi aukera daukagu, bat, pista segi eta bideak San Lorentzo ermitara eramango gaitu, handik zuzen Vallegrull tontorrera; edo, bi, pista zeharkatu eta gora jo zuzenean, aurreko mendi-punta hartzeko, eta gero tontorrez tontor, gailurrez, Vallegrull.era iristeko. Guk bigarrena aukeratu genuen, aurreneko, Alto del Haya (1.146 m) (11:25) igo eta gero bizkarretik jarraituz, ez dago biderik baina harri artetik erraz egiten da aurrera, Vallegrull.eraino (1.224 m) (12:10).

Lalastrara doan bidea markaturik dago, hasieran hitoekin eta gero marrekin (zuri/horiak), San Lorentzotik datozenak. Ailegatu baino pixka bat lehenago Villamardones abandonatutako auzotik igarotzen gara, ikasle talde batzuk dabiltza natura inguruko ikasketekin. Lalastra (13:05) , orain 21º daukagu.

Inguru hauetan ez dago aukera handirik bazkaltzeko eta autobidean dagoen Europa jantokira joan ginen. Hor ondo ematen dute. Horrela 4etako Eibarren geunden.

Powered by Wikiloc