Honi buruz

Euskal Herriko 100 mendi ederrenak

Jubilazioak dakarren denbora librea baliatuz sortu genuen “Euskal Herriko 100 mendi ederrenak“ proiektu bezala, gure mendizaletasunari antolatutako irtenbide berri bat eskaintzeko asmoz.

Ekimen hau antolatu genuenean irizpide hauek ezarri genituen:

  • Gure irizpide eta esperientzia pertsonalak erabiliko ditugu soilik, 100 mendi ederrenak aukeratzekoan.
  • Euskal Herriko lurralde guztiko mendiak ipiniko ditugu, ahalik eta mendi-kate eta bailara gehien ezagutzeko.
  • Ahal denean ibilaldiak trabesiak izango dira, herri eta inguru gutxi ezagutuak ikusteko aukera gehiago izango dugulakoan.
  • Ez dugu egutegi finkorik izango, libre gaudenean eta eguraldia alde dugunean joango gara.
  • Denen iritziak entzun ondoren 100 mendiko lista bat egin genuen, lurralde hauetan horrela banatuz, 20 Araban, 20 Bizkaian, 10 Iparraldean, 20 Gipuzkoa eta 30 Nafarroan. Mugetan daudenak, lurralde batean edo bestean ipiniz.
  • Taldea zabalik egongo da nahi duenak parte har dezan.
  • Garraio publikoa ezin denean erabili, autoak txandaka jarriko ditugu eta gasolina denon artean ordainduko da.

Julian Etxeberria, Andoni Zendoia eta Angel Treviño izan ziren antolatzaileak, hasiera-hasieratik Roberto Larrañaga eta Mikel Lizarriturriren laguntzarekin. Gaur 12 pertsona baino gehiagok hartzen du parte, eta talde handitzen doa.

Hona hemen egin ditugun mendiak, herrialde bakoitzeko maparen gainean: