Burbona

Eibartik irteera: 7:30etan

Parte-hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Andoni, Roberto eta Maricarmen.

Autoak: Julian eta Iñaxio.

Proposatutako ibilbidea, Sarriako parketxetik abiatuta hiru Burbona , Astaiz eta Txintxularra mendiak igotzen duen zirkularra da. Andoni sendatzen ari da eta ibilbidea alderantziz egitea erabaki du, Txintxularra eta Astiz gailurretara igota.

Ibilbideari (8:28) Sarriako parketxean ekin diogu iparralderantz hartuz, Baias erreka ondotik doan,asfaltotako pista batetik,. Ibilbidea puntu horiz markatuta dagoela ikusi dugu, eta zeharkaldi osoan gurekin izango ditugu. Aladarro baserrira iritsita (9:10), ezkerrera egin dugu,Burbona aldera markatzen duen kartelari kasu eginez. Pagaditik barna doan lurrezko pista zabal batetik igotzen, laster, Ekialdeko Burbonara (928 m.) (9:44) joateko bidea adierazten duen seinalea ikusi dugu.

Berriz pistara itzuli gara igo garen bidezidor beretik, gero mendi bizkarra hartu dugu eta marka horiak jarraitu ditugu, baina puntu baten (10:00), mendia eskumatik inguratzen duten marrak utzi eta zuzen egin dugu gorantz tontorreraino, Burbona (934 m.) (10:05)

Bidezidorrari mendebalderantz jarraituz, pintura horiak duen bide zabala berreskuratu dugu. Hurrengo Burbona gertu dugula, marrak ezkerretara utzi eta zuzen Mendebaldeko Burbonara igo gara (931 m.) (10:27). Orain, hego alderantz egin dugu ostera ere marra horiei heltzeko. Jarraian, Astaiz mendirako igoera adierazten duen hito batekin topo egin dugu (10:45), bidezidorrari segituz igo gara tontorrera, Astaiz (904 m.) (11:00). Hemen Andonikin bat egin dugu. Argazkiak atera, zerbait jan, eta jaitsierari ekin diogu ekarri dugun norabidea mantenduz. Pixka bat beherago, bidegurutze batean, gezi hori batek eskumatik hartu behar dugun bidea markatzen du (11:36). GR-282 (artzaintzaren ibilbidea) pasatzen den lepo batera iritsi (11:39) , hau laga eta gu aurrera egin dugu, hurrengo bidegurutzean ezkerrera eta berehala tontorrean gaude, Txintxularra (845 m.) (11:49).

Aurreko lepora itzultzea besterik ez zaigu falta, eskumara egin eta hasierako puntura jaisteko (12:23).

Freskatu, arropak aldatu eta Murgiako Areso jatetxera jo dugu bazkaltzera.

Alberto Montoyak artatu gaitu eta jakin duenean Eibarko Klub Deportibokoak garela, 1934.ego urtean Klubak Antonio Bandres Azcueri, Ohorezko Bazkide izendatzeko ekitaldian, eman zion plaka damaskinatua eman baitigu. Horrekin batera ekitaldiko argazkia eta dokumentazioa. Eman diguna balio izugarria dauka, are gehiago, Kluba bere mendeurreneko ospakizunak prestatzen ari den momentu honetan. Bihotzez eskertu diogu

Bestalde, menua nahiko zabala, 13,5€tan, ardo nafarra barne duela. Kafeekin eta patxaranekin 15,4€tan gelditu da. Gustura irten gara.