Aldaketak 100 Mendien Lehiaketan

Euskal Mendizale Federakuntzak aldaketa batzuk egin ditu 100 Mendien Lehiaketan parte hartzen duten mendizaleek euren historialak bidaltzeko moduan. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, historialen kudeaketa Internet bidez bakarrik egin beharko da. Horretarako mendizale bakoitzak zera egin beharko du:

  1. Federaziora mezu bat idatzi, web@emf.eus helbidera, bere izen-abizenak, NAN eta kluba adieraziz, esanez 100 Mendien Lehiaketaren webgunean sartu nahi duela.
  2. Federazioak erabiltzaile bat eta pasahitz bat emango dio mendizaleari eta horiek erabiliz https://emf.eus/Extranet/Acceso webgunera sartu beharko da.
  3. Webgune horretako ezkerreko menuan “Ehun mendietako mendizaleak” fitxaren bidez jo dezake aplikaziora (“Nire mendeurrenak”).
  4. Atal horretan, egindako igoera bakoitza gordetzeko aukera dago, horretarako mendiaren izena sartu eta katalogoko zerrendan bilatuko du, ondoren dagokion mendia aukeratu beharko da eta igoera eguna sartu. Aplikazioak berak kontrolatuko du lehiaketaren baldintzak betetzen diren ala ez (urtean gehienez igo daitekeen mendi kopurua, katalogotik kanpoko mendi kopurua, …)
  5. Aplikazioan 100 igoera zuzen sartzen direnean, hau da, guztiek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzean (eta, aldi berean, aurretiko historialak badaude, horiekin bateragarriak direla ikusten denean), fitxa bat agertuko da, historiala klubari bidaltzeko eta klubeko arduradunak balioesteko.
  6. Klubak onarpena eman ostean, Federaziora helduko da historiala, honek azken txostena eman dezan. Txosten horren aldeko irizpena jaso arte ez da eskaria erabat osatuko, aurreko faseak gaindituta izan edo ez.
  7. Gogoan izan historialak igortzeko epea historialaren amaierako urtearen hurrengo urteko martxoaren 1ean amaitzen dela. Data horren ondoren aurkezten bada, hurrengo urtean emango zaio sarrera.

Informazio guzti hau gure webgunean ere lortu dezakezu. Lehiaketaren araudia, informazio historikoa eta osatua, Euskal Mendizale Federazioaren webgunean lortu daiteke.

Inolako zalantzarik baduzu, jarri kontaktuan gurekin eta sistemak nola funtzionatzen duen erakutsiko dizugu.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude