Barixakuan, federatuen partidak Astelenan

Gipuzkoako eskuz binakako txapelketa hasiko da ostiral honetan. Astelenan izango da lehenengo partida.

Nagusien mailan: Narbaiza eta Agirresarobe arituko dira Legazpiko pilotarien aurka.

Kadeteen mailan: Camina eta Azkargorta Billabonako Behar Zana-koen aurka.

Partidak 19:00etan hasiko dira eta sarrera debalde da. Animatu eta etorri Klubeko lagunak animatzera!

 

DEBAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAN ERE, TXAPELA EIBARTARRENTZAT

I. Debako eskolarteko txapelketa jokatu da aurten. Bertan aritu dira Eibarko pilota-eskolako zenbait pilotari eta txapelarekin bueltatu dira gainera. Batetik, Ugaitz Segurolaren, Iker Ortegaren eta Eneko Ortegaren taldea izan da txapeldun, eta, bestetik, Ekhi Azpilikuetaren, Aratz Ibarraren eta Xuban Varonaren taldea txapeldunorde. Benjaminetak biak ala biak. Zorionak, danori!

Ugaitz Segurola, Iker Ortega eta Eneko Ortega

Xuban Varona, Ekhi Azpilikueta eta Aratz Ibarra.

 

 

PILOTA ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

2018-2019 ikasturtean Pilota Eskolan aritzeko izena emateko epea zabalik dago. Hona hemen datorren urteko ordutegia eta jakin beharrekoak.

Pilota Eskolan matrikula egin nahi duenak fitxa hau bete eta helbide honetara bidali behar du pilotaeskola@deporeibar.com edo entrenatzaileari eskura eman edo Ipuruako kiroldegiko atezaintzan utzi.

Pilota Eskolan izena emateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Pilota Eskolako kuota ordaindu behar da: 45 euro urtean (irailean egin beharko da, eta ordainketarin ziurtagiria entrenatzaileari eman behar zaio).
  • Klub Deportiboko Bazkidea izan behar da: 5 euro urtean (Klub Deportiboak berak pasatuko du kargua martxoa aldean).
  • Eibarko Udal Kirol patronatuko bazkidea izatea derrigorrezkoa

 

ENTRENAMENDU EGUNAK ETA ORDUTEGIA (ADI! ORDUTEGI BERRIA)

  • 2011-2010 urteetan jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara.
  • 2009-2008. urteetan jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan 18:00etatik 19:00etara.
  • urtean edo aurretik jaiotakoak: astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara.
  • Federatuak: astearte eta ostegunetan 17:00etatik 18:00etara.

BESTELAKO OHARRAK ETA BETEBEHARRAK

  • Pilota-saioetako sarrera-irteerak familiaren ardura izango dira; umeek ezingo dute frontoitik irten entrenatzaileen baimenik gabe (mesedez, ordutegien inguruan edo bestelakoetan ezer berezirik bada, jakinarazi iezaiozue entrenatzaileari).
  • Tarteka, egingo diren ekintzen argazkiak aterako ditugu. Norbaitek bere seme-alabaren argazkiak ateratzeko baimenik ematerik ez badu nahi, jakinarazi Pilota Eskolako arduradunei, mesedez. Argazkiak hedabideetan ekintzen berri emateko, familiekin partekatzeko edo pilota-eskolaren blogean zintzilikatzeko izango dira.
  • Oharrak eta jakin beharrekoak umeei jakinaraziko zaizkie. Nahi duenari, osagarri moduan, emailez informazioa helaraziko zaio, fitxan idatzitako emailera bidalita.
  • Entrenamenduak Ipurua kiroldegiko frontoian izango dira, eskoletako ikasturtearen egutegi barruan.

AURRE IZEN EMATEKO FITXA 2018-2019-1

FICHA INSCRIP CAST

AMAÑAKO TXAPELKETAKO FINALAK JOKATU ZIREN ZAPATUAN

Amaña es la caña pilota txapelketako finaletako partehartzaileak eta txapeldunak.

“Amaña es la caña” elkarteak antolatutako txapelketako finalak jokatu ziren iragan zapatuan. Eguraldiarekin justu samar ibili arren, partida txukunak ikusteko aukera egon zen.

Ainhize Egurrolak eta Ibon Ibarrak batetik eta Ugaitz Segurolak eta Igor Usobiagak eraman zituzten txapelak bi kategoria ezberdinetan. Zorionak partehartzaile guztiei!

 

AURTENGO PILOTA EGUNA, GIRO EDERREAN

Iragan igandean ospatu zen aurtengo Gipuzkoa Eguna. Probintzia osoko pilotariak elkartu ziren Izarraitz pilotalekuan eta giro paregabea izan zuten bertaratu ziren guztiek.

Ea datorren urtean, Eibarko pilotariok ere Gipuzkoako Pilotari Egunean parte-hartzera animatzen garen.

Hona hemen, Gipuzkoako Federazioko webgunean jasotako  argazkiak

http://www.gipuzkoapilota.eus/pub/mostrarnoticia.asp?idNoticia=1861&idioma=eu

Entrenamendua Astelenan, ASPEko pilotariekin

Rezusta, Zabaleta, Elezkano eta Elordi, lau pilotariekin entrenatu dute Eibarko Pilota Eskolako ikasleek Astelenan. Nerbioei eta ilusioari eutsi diete pilotari txikiek, eta haien onena erakusten aritu dira ASPEko pilotariekin batera.

Arratsalde ederra pasatu dugu bertara hurbildu garenok, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiogu lau pilotariei, pazientzia guztiakin gure artean aritzeagatik. ASPE enpresari ere eskerrak, gure herrian pilota zaletasuna zabaltzen laguntzeagatik; bereziki, Nagore, Ibon eta Olaiari.