Klubeko bazkide eta federatu guztiek klubaren mendi-lehiaketetan parte hartu dezakete eta baita Euskal Mendizale Federazioaren 100 Mendien Lehiaketan ere.
Horretarako, urte bakoitzean igotako mendi zerrenda klubean entregatu beharko du interesatuak horretarako prestatuta dauden txarteletan, normalean klubaren finalista eguna baino 15 egun lehenago (data zehatza urtez-urte aldatu egiten da, baina webguneko albiste batekin jakinaraziko dugu).
Klubaren lehiaketak hauexek dira:
- Urte baten 10 mendi ezberdin igotzea
- Urte baten 20 mendi ezberdin igotzea
- Urte baten 50 mendi ezberdin igotzea
- Urte baten 10.000 metro igotzea (mendien altuera kontuan izanda)
- Urte baten 25.000 metro igotzea (mendien altuera kontuan izanda)
- Urte baten 50.000 metro igotzea (mendien altuera kontuan izanda)
- Urte baten 75.000 metro igotzea (mendien altuera kontuan izanda)
- Urte baten 100.000 metro igotzea (mendien altuera kontuan izanda)
- Klubaren izenaren hizkietako bakoitzarekin hasten den mendiak igotzea (guztira 21)
Hemen duzue Euskal Herriko Mendien Katalogoa, lehiaketa hauetarako erreferentzia gisa erabiltzen dena: 2015eko bertsioa PDF formatuan 2018ko bertsioa salgai Pyrenaican
100 mendien lehiaketa
Ehun Mendien Lehiaketa beste hainbeste menditarako igoerak egitea da, beti ere mendi horiek Euskal Herriko Mendien Katalogoan baldin badaude.
Lehiaketa honek mendizaletasuna sustatzea eta bultzatzea du helburu eta gure herria hobeto ezagutzea lortu nahi du naturarekiko errespetua gordez.
Igoera hauek lehiaketaren araudia betez eginez gero, Ehun Mendietako Mendizaleen Anaidian sartzen da mendizalea eta diploma eta domina jasoko ditu.
Araudia Euskal Mendizale Federazioak argitaratzen du bere webgunean.
Txartel ereduak
Klubean lortzeaz gain, hauexek dira mendien zerrenda klubera ekartzeko erabili daitezkeen txartelen ereduak.
Mendien zerrenda
Katalogoaz gain, hainbat webgunetan ikusi daiteke zein diren Ehun Mendien Lehiaketarako balio duten mendiak. Hemen adibidez: