Mendiko Federatu txartelaren abantailak

Jakingo duzuenez irekita dugu 2021 urterako mendiko federatu txartela eskatzeko epea. Federatu txartelak mendiko ekintzak egitean izandako istripuen aurreko aseguruaz gain, beste abantaila gehigarri bat izango du 2021 urtean: txartelean bertan eta kostu gehigarririk gabe Gazte-Aterpetxeen Sareko kidetza lortzen da.

Federatu txartelarekin, beraz, gazte-aterpetxeetan lo egiteko aukera eskaintzen da 2021 urtean, ez Espainian bakarrik, Mundu guztian baizik. Gainera beste hainbat zerbitzutan deskontuak ere lortu daitezke. Abantaila osoak ezagutzeko Gazte-Aterpetxeen Sarearen webgunean lor daiteke informazio gehigarria.

Gogoratu gainera, Mendiko Federatu txartela egitean, mendiko bizikleta edo BTT, pistetako eskia eta pistetako snowa egiteko aukera gehigarriak ere hartu ditzakezula.

OHARRA: aterpe hauek ez dira nahastu behar mendiko aterpeekin. Mendiko aterpeetan deskontuak lortzeko, federatu txartela eskatzerakoan FEDME txartela eskatu behar da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.