Buzoiak

Atal honetan, klubak Euskal Herriko eta kanpoko mendietan jarri izan dituen buzoien zerrenda egingo dugu. Momentuz hauek dira aurkitu ditugunak, besteren bat ezagutzen baduzu idatziguzu mendia@deporeibar.com helbidera.

  • Aketegi erpina
  • Akondia/Arrikurutz
  • Aldamin
  • Alluitz
  • Arastortz
  • Arrate
  • Arripillaeta
  • Azkonabieta
  • Gatzarrieta
  • Kalamua
  • Larrondoa
  • Topinburu
  • Urko

Aketegi Erpina

  • Mendia: Aketegi erpina (Zegama, Gipuzkoa)
  • Altuera: 1548 m.
  • Testua: “C.D. EIBAR”, “JOSE INAZIO LASA GISASOLA. EIBAR 1935-7-31 MONT BLANC 1970-8-3”
  • Azalpena: ez da buzoi bat, oroigarri bat da. Oharra: mendi honen izena oraintsu arte “Aketegi” izan da eta horrela agertzen da mapa batzuetan oraindik.
  • Egoera: ona

Akondia / Arrikurutz

  • Mendia: Akondia / Arrikurutz (Eibar, Gipuzkoa)
  • Altuera: 749 m
  • Testua: “ARRIKURUTZ (AKONDIA) 749 m.” Alde baten bertso bat du idatzita: “Akondia gaur jantzi da / soineko ederrez / gailurra zaio bete / mendizale gaztez / Lehen guduz / orain bakez / bisita nazazue / beste mila urtez. Antxon Narbaiza”. Bestea aldean beste bertso hau du idatzita: “Otsailaren bostean denok / hementxe elkartu gara, / buzoi polit hau hemen jartzeko / ume pillo bat bertara / ia horrela jarraitzen duen / hemendik urteetara / zaindu dezagun ingurumena / maita dezagun euskara / euskaldun baldin bagara. Antton Aldalur”
  • Azalpena: altzairu erdoilgaitzez egindakoa. 2018-10-30ean berriz soldatu zen Soldaduras Zaldisoli esker eta berriz jarri zen.
  • Egoera: ona

Aldamin

  • Mendia: Aldamin (Zeanuri, Bizkaia)
  • Altuera: 1376 m.
  • Testua: “ALDAMIN 1376 m. EIBARKO “ALDAMIN” TALDEA 1954 1979. JOSE LASKURAIN 1897 – 1977. SANTI ZEZEAGA 1907 – 1974. PATXI ABANZABALEGI 1909 – 1930. BENITO LORIZATE 1918 – 1966. JOSE ALZERREKA 1913 – 1960″
  • Egoera: ona

Alluitz

  • Mendia: Alluitz (Abadiño, Bizkaia)
  • Altuera: 1034 m.
  • Testua: “ALLUITZ 1034 m.”
  • Azalpena: 2019-06-08an buzoia berriz jarri zen klubeko Egoitz Elduayen eta Gotzon Irazolaren ekimenez. Buzoia, Alluitzen Indalecio Ojangurenen garaian egon zenaren erreplika bat da. Irakurri hemen istorioa.
  • Egoera: ona

Arastortz

  • Mendia: Arastortz (Ataun, Gipuzkoa)
  • Altuera: 827 m.
  • Testua: “CLUB DEPORTIVO EIBAR’KO Amaia eta Roberto mendizaleek eskeinia. 1978 gn otsailaren 26an ARASTORTZKO-GANE 826 m”
  • Azalpena: altzairu erdoilgaitzezko piramide bat da, txarteletzako kutxa azpian duen tiradera batekin agertzen da. Oinean Gernikako Arbolaren grabatu bat du.
  • Egoera: ona

Arrate

  • Mendia: Arrate (Eibar, Gipuzkoa)
  • Altuera: 536 m.
  • Testua: “ARRATE (klubaren armarria) 27-4-47 – 528 mts.”
  • Azalpena: buzoia Arrateko gurutzearen ondoan dagoen harrizko eserleku baten dago, Santutegira begira

Arripillata

  • Mendia: Arripillata (Zerain, Gipuzkoa)
  • Altuera: 864 m.
  • Testua: “ARRIPILLATA 888m. KRUZELAEGI’tar JESUSek eskintzen du ARTETXE’tar ARRATE babesle dalarik. 1976 gn. ekainaren 5ean CLUB DEPORTIVO DE EIBAR.
  • Azalpena: Akondiako buzoia bezalakoa da. Buzoiaren ondoan plaka bat dago bertso honekin “Zenbat urtetan jasan dituzu / hainbat udazken ta negu / eibartar batek egin zintuan / bera da gure eredu / gaixorik nago senda nazazu / zinan eske ta erreguy / Brinkolatarrok entzun ondoren / zure zaintzale gera gu. 2006ko MAIATZA”. Dirudienez buzoia egoera txarrean zegoen eta 2006an berritu zuen Brinkolako mendizale talde batek
  • Egoera: ona

Azkonabieta

  • Mendia: Azkonabieta (Elgeta, Gipuzkoa)
  • Altuera: 728 m.
  • Testua: “2013ko martxoaren 23an Azkonabietan dugu hitzordu bertara gara Elgeta, Soraluze eta Eibartar mendizale gazteak bildu. Azkonabieta 724 m.”
  • Azalpena: klubaren izena eta logorik agertu ez arren, klubak Elgeta eta Soraluzeko klubekin batera jarritako buzoia da.
  • Egoera: ona

Gatzarrieta

  • Mendia: Gatzarrieta (Zeanuri, Bizkaia)
  • Altuera: 1181 m.
  • Testua: “En memoria del montañero eibarres José Arizmendi “Potxitxa” q.e.p.d. Sus compañeros que no le olvidan. Gatzarrieta 1883 mts. 19-5-70″
  • Egoera: txarra, plaka ezik beste guztia ugartuta dago

Kalamua (sputnika)

  • Mendia: Kalamua (Etxebarria, Bizkaia)
  • Altuera: 771 m.
  • Testua: KALAMUA
  • Azalpena: Alejandro Lizarriturrik jarri zuen Aldabeko aterpea ireki zen urte berean
  • Egoera: margotuta dago baina barrutik ugartuta

Kalamua (Argitxo) (Desagertuta)

  • Mendia: Kalamua (Etxebarria, Bizkaia)
  • Altuera: 771 m.
  • Testua: II MENDI TOPAKETAK EUSKARAZ BIZI. Kalean zein tontorrean euskara hutsean. Langaitz Landaberri, S. Bartolomé MOGEL IKASTOLAK 1997ko urriaren 18a.
  • Azalpena: Eibarko Juan Antonio Mogel Ikastolak jarri zuen eta 2021eko gabonetan norbaitek apurtu eta bere lekutik atera zuen eta bazkide batek klubera ekarri zuen.

Krabelin (desagertuta)

  • Mendia: Krabelin (Eibar, Gipuzkoa)
  • Altuera: 587 m. (buzoiaren arabera)
  • Azalpena: buzoi hau Krabelin gainean zegoen, oraintsu arte pinuz estalita egon den gailurrean. Sasoi baten klubaren lehiaketetarako puntuatzen zuen gailur honek. Aspaldian pinudia egon da bertan eta bertaratzea oso zaila izan da hesituta egon delako. Buzoia azken 10 urte inguruan klubean dago, norbaitek bertara ekarrita.

Larrondoa

Topinburu

  • Mendia: Topinburu (Bergara, Gipuzkoa)
  • Altuera: 569 m.
  • Testua: “Topinburu 590 m.” Oinarrian dagoen plakan zera jartzen du: “28-3-83. JOSE ZABALA 1918-1966. JOSE ARANZETA 1903-1968. PATXI ABANZABALEGI 1909-1970. JOSE URRA 1919-1975. DANIEL KAREAGA 1920-1977. JOSE BIKUÑA 1930-1982. EIBARKO “URKUSUALDE” TALDEKOAK G.B.”
  • Buzoiaren ondoan, klubak jarritako beste oroigarri bat dago: “JOSE ETXEBERRIA AYERBE “QUERIDO”. DE TU FAMILIA Y AMIGOS DEL CLUB DEPORTIVO EIBAR 18-01-1912 – 22-02-2001″
  • Egoera: erdi-purdikoa, buzoiari gaineko tapa falta zaio eta urez betetzen da euria egiten duenean.

Urko

  • Mendia: Urko (Eibar, Gipuzkoa)
  • Altuera: 791 m
  • Testua: “URKO 791. INDALECIO OJANGUREN OROIMENEZ. 1988 ABENDUA. CLUB DEPORTIVO EIBAR”
  • Azalpena: elizatxo baten itxura duen buzoia. Altzairu erdoilgaitzez Eibarko Erdik egindakoa. 2020-12-28an jarri zen, 1988an jarri zen buzoi zaharra ordezkatuz.
  • Egoera: ona