Federatu txartela – Asegurua

Mendian federatzeko prozesua – 2023

Mendiko Federatu txartela abenduaren 13an hasiko gara tramitatzen. Aurten tramite hauek egunero egingo ditugu, asteartetik larunbatera 17:30tatik 21:00tara Klub Deportiboaren egoitzan.

Pauso hauek jarraitu behar dituzu txartela tramitatzeko:

OHARRAK

  • Ezinbestekoa da Eibarko Klub Deportiboko bazkidea izatea, gure bitartez mendian federatu ahal izateko (ez bazara bazkidea, eskatu inprimakia bulegoan edo deskargatu webgunetik,  bete eta ekarri beteta)
  • Inprimakia letra larriz betetzen baduzu, lana asko erraztuko diguzu. Era berean, komeni da izen-abizenak NAN txartelean agertzen diren moduan zehaztea, istripu kasuetan, atzerrian arazoak ekiditeko.

Ez dago esan beharrik zein garrantzitsua den lehenbailehen federatzea. Betiko moduan, klubean zain izango gaituzu, edozein zalantza edo galderaren aurrean laguntzeko prest.


Istripu kasuan zer egin

Istripu bat gertatuz gero egin beharrekoa, Federazioak prestatutako protokolo honetan dago zehaztuta. Laburbilduz:

  • Deitu (+34) 918 366 190 telefonora.
  • Federazioaren poliza zenbakia esan: 055-1980000015
  • Istripua atzerrian gertatu bada espresuki adierazi.
  • Istripuaren datuak eman:
    • Federatuaren datuak
    • Istripua noiz eta nola gertatu den
    • Istripua non gertatu den
    • Jasandako kalteak zein diren
  • Espediente zenbaki bat emango dizute, apuntatu, istripuen partea bete eta telefonoz esandako osasun zentrora joan (deskargatu hemendik partea, etorri klubera eta eskatu edo asistentzia-zentroan bete).

Aseguruarekin eta jasotako tratamendu edo arretarekin inolako arazorik baduzu, mesedez jarri zaitez gurekin kontaktuan Federazioari eta aseguru artekariari erreklamazioa aurkezteko.