JONE SAEZ PODIUMETIK GERTU

Aurreko zapatuan Candanchun ospatu zen I Trofeo Valle Aragon txapelketan Jone Saez deporreko eskiatzailea izan zen gure taldeko parte hartzaile bakarra.

2,5 km-ko zirkuitu bati bi buelta eman behar izan zizkion 5km eskatinean egiteko, eta 4. postua lortu zuen Infantil II. Aipatu beharra, txapelketa hau, Espainiako Koparako puntuagarria izan zela.

Horrez gain, gaur Baqueiran dago Jone Espainiako txapelketetan parte hartzen ari da, iganderarte ospatuko direnak.

 

Suerte asko Jone !!! Badakigu leku onean utziko duzula gure taldearen izena eta!!!!

 

ANIMO !!!!

 

OSORO ANAIAK BIKAIN BAQUEIRAN

Pello

Pello

Txomin

Txomin

      

        Pasa den asteburuan, Pello eta Txomin Osoro anaiak Baqueiran egon ziren “Desigual Slope Style” openeko 1go edizioan. Guztira, 80 partaide baino gehiago izan ziren kategoria guztiak batuta.

       Txominek Sub-16 kategorian finalera pasatzea lortu zuen eta bertan 2.postua lortu.

       Pellok aldiz, nagusien kategorian nahiz eta podiumik ez lortu, finalerako klasifikatzea lortu zuen beste 4 aurkarirekin batera. Beraz, oso garrantsitzua Pellok lortutako emaitza baita ere. 

       Bertan, bi anai artista hauek egiten dituzten salto batzuen argazkiak.

img_mar_20_2012_13_12

GIPUZKOAKO TXAPELKETAK

Aurreko zapatuan, martxoak 10, Somporten Gipuzkoako txapelketak ospatu ziren eta bertan egon ginen deporreko hainbat eskiatzaile, azken elur egunak eta asteburu eguzkitsua aprobetxatzen.

Nahiz eta beste lekuetako jende askorik ez egon, txapelketetan partze hartzeko aukera dugun gipuzkoar gehienok bertan egon ginen: Donostiako C.V.C, Tolosako Uzturre, Errenteriako Urdaburu eta Irungo Mendizaleak klubek parte hartu genuen besteak beste.

Goizean goizetik eguraldi eguzkitsu eta ez oso freskoa izan genuen, baina txapelketa egin zen bitartean elurrak ondo “aguantatu” zigula esan dezakegu. Alde hortatik sortea izan genuen, izan ere, garai hontan eguzkia ateratzen denean elurraren kalitatea ez baita oso ona izaten, igartzen da denboraldia amaitzeko askorik ez dela falta….

Gizonezko beterano eta seniorrak izan ziren txapelketarekin hasi zirenak, beraiek baitzuten distantzia luzeena egiteko, 10 km hain zuzen. Beste guztiok 5 km egin behar genituen, guztiok eskating modalitatean.

Beteranotan, Roberto Izagirre eta Alberto Baglietto izan ziren gure ordezkariak eta 5. eta 8. postuak lortu zituzten hurrenez hurren.

Hauez gain, gure beste gizonezko ordezkaria Odei Jainaga izan zen, gazteen artean taldeko mutil bakarra eta hainbeste neskan artean oso gustora gurekin etortzen dena. Odeik podiumaren maila altuenera igotzea lortu zuen urrezko domina lortuz!!!! Ze pozik zegoen gure Odei !!!! eta baita gu ere, ZORIONAK!!!!! Uste dut bere lehenengo urrezko domina izan dela…..

Bestalde, hainbat neskak ere hartu genuen parte, kategoria ezberdinetan. Nagusienetatik hasiz, seniorretan, Leire Garatek urrezko domina lortu zuen Naia Carballoren aurretik, honek 2.postua lortuz.

Juniorretan, Garazi Goimendiourrutiak ere lortu zuen urrezko domina, eta ez banaiz nahasten, Odeiren kasuaren bezela, lehenengo aldia da! ZORIONAK zuri ere Garazi!!!!

Kadetetan, bi ordezkari izan genituen eta podiumaren lehenengo bi postuak bete genituen. Maialen Zamakola 1goa izan zen eta Jone Azkarate 2.a. ZORIONAK neskak!!!

Azkenik, gure txikienak izan ziren Infantil II kategorian. Kategoria hontan, lehenengo 5 postuak guretako izan ziren. Podiuma Jone Saez, Maitane Fariñas eta Miren Hazasek osatu zuten lehenengo 3 postuak lortuz, hurrenez hurren. Beraien atzetik justo segidan, Maite Elorza eta Eider Maiztegik 4 eta 5. postuak lortu zituzten. ZORIONAK guztioi, eta batez ere Joneri, egiten ari zaren denboraldi onagatik!!!!

Txapelketa ostean, taldeko gaztetxoenek teknifikazio kursilloa egiteko aukera izan zuten eta baita igandean ere, nahiz eta denboraldia amaitzen egon…..datorren urterako teknika hobetzen joateko!!!!

 

Eta besterik gabe, hurrengorarte!!!!

PD: Txapelketako argazki batzuk ikusteko, egin klik hemen:

https://picasaweb.google.com/105929041961578268585/GipuzkoakoTxapelketak2012

img_mar_14_2012_48_34

ESKI WEBGUNEAN AKATZA

Komisiño honek jakitzera emoten dau :

2009ko Urtarril ero Eneroko eskursiñuen egunak honek dira :

NAUSIXAK

17/18 asteburua

UMIAK

24/25 asteburua

Parkamena eskatzen dogu, norbaitek arazoren bat euki ba dau, akats honen gaittik.

2009ko ESKURSIÑUAK

NAUSIXEN ESKURSIÑUAK

ALOJAMENDUA : PENSIÑO ERDIXA

HOTELA : VILLA ANAYET (CANFRANC ESTACION)

PREZIXUA : 60 EURO.

FETXAK : ENERUAN, 24/25 ASTEBURUAN

FEBRERUAN, 14/15 ASTEBURUAN

MARTZUAN, 07/08 ASTEBURUAN

UMIEN ESKURSIÑUAK

ALOJAMENDUA : PENSIÑO ERDIXA

ALBERGIA : TRITON (VILLANUA)

PREZIXUAK : 50 ETA 67 EURO ARTIAN (KONDIZIÑUEN ARABERA)

FETXAK : ENERUAN, 17/18 ASTEBURUAN

FEBRERUAN, 28/01M ASTEBURUAN

2008KO FINALISTA EGUNA

Urtero moduan (eta 10 dira oinguakin), Klubeko Finalista eguneko programa barruan, Eski Komisiñuak, Arratera (Krabeliñeraiño) Rolleski igoeria antolatu eban.
Egun aproposa, goixez behintzat, isardi pixkat etaratzeko.
38 partaide ziran korritzeko, baña asken orduko batzuen arazoa(Kantabriatarrenak), eta gazte pillo baten asterketa edo esamiñak, 26xan geratu zan partehartzia.

KLASIFIKAZIÑUAK HONEK :

CATEGORIA : GIZONAK “A”

  1. 648 IÑIGO MACIAS UHARTE 26’42”
    02 649 UNAI SANZ UHARTE 28’05”
    03 650 JAVIER ORTIZ UHARTE 29’00”
    04 647 OIER GOÑI UHARTE 30’25”
    05 654 IMANOL ROJO UZTURRE 31’26”
    06 652 PERU ESTEBAN UHARTE 31’27”
    07 646 PAUL BOWLES UHARTE 34’20”
    08 642 KOLDO LOPEZ IRUNGO M. 34’30”
    09 645 JAVIER SANCHEZ UHARTE 37’03”
    10 653 JOSE Mª RAZQUIN UHARTE 38’10”
    11 651 HARITZ PASCUAL UHARTE 45’46”
    12 656 JAVIER CARBALLO C.D.EIBAR 46’10”
    13 659 LUIS ANGEL GONZALEZ UZTURRE 49’30”
    14 658 JUANTXO CHACON C.D.EIBAR 51’04”
    15 657 ROBERTO FERNANDEZ C.D.EIBAR 1h01’23”

CATEGORIA : EMAKUMEAK “A”

  1. 700 LOURDES IRAZUSTA UZTURRE 39’12”

CATEGORIA : GIZONAK “B”

  1. 687 XABIER SAIZAR UZTURRE 30’34”
    02 681 KEVIN ARRUABARRENA IRUNGO M. 31’50”
    03 684 XABIER MACIAS UHARTE 34’27”
    04 688 XABIER GARDEAZABAL C.V.C. 38’04”
    05 683 IBAI LARREGI UHARTE 43’36”
    06 682 HECTOR ANGULO UHARTE 1h00’01”

CATEGORIA : EMAKUMEAK “B”

  1. 690 MAIALEN LOPEZ IRUNGO M. 35’30”
    02 694 OLAIA GOÑI UHARTE 50’08”
    03 691 IRATI SALABERRIA IRUNGO M. 50’21”
    04 689 LEIRE GARDEAZABAL C.V.C. 51’02”

APIRILEKO KONPETIZIÑUAK

Apirileko 8tik-11ra, Candanchun, Espainiako Iraupen edo Fondo eskiko txapelketak jokatu ziran.
Klubeko hiru partehartzaile egon ziran bertan.
MASTER II, kategorixan, 10km klasikoan, JESUS TELLERIA, Espainiako TXAPELDUNA izan genduan.
MASTER II, kategorixan, 10km patinadorian, JESUS TELLERIA, Espainiako AZPITXAPELDUNA edo bigarrena izan gendua.
SENIOR EMAKUME, kategorixan, NAIA CARBALLO , 4.izan zan.
JUNIO EMAKUME, kategorixan, LEIRE GARATE, Espainiako 3. klasifikau zan.
ERRELEBOETAN, NAIA CARBALLO 12. geratu zan.

MARTZOKO KONPETIZIÑUAK

Hillaren 9an, Nafarroako Uharte Taldeak antolauta, “1ª PRUEBA POPULAR DEL UHARTE DE PAMPLONA”, Belaguan ein zan.
Club Deportibotik 10 partehartzaile egon giñan.
Klasifikaziño aipagarriena NAIA CARBALLO lenengo puestua.