2021ko Mendiko Federatu txartela abenduaren 1ean hasiko gara tramitatzen. Aurten baina, bizi dugun egoera dela eta, tramite hauek egunero egingo ditugu, astelehenetik ostiralera 18:00tatik 21:00tara Klub Deportiboaren egoitzan.
Pauso hauek jarraitu behar dituzu txartela tramitatzeko:
- Inprimakia jaso eta bete, ahal duzuen neurrian inprimakia zuek etxetik inprimatuta eta beteta ekartzea eskertuko genizueke: deskargatu hemen
- Bankuan ordainketa egin
- Inprimakiaren 2 kopia eta ordainagiria bulegoan entregatu
- Txartela jaso: 15 egun beranduago gutxi gora behera
Oharrak:
- Ezinbestekoa da Eibarko Klub Deportiboko bazkidea izatea, gure bitartez mendian federatu ahal izateko (ez bazara bazkidea, eskatu inprimakia bulegoan edo deskargatu webgunetik, bete eta ekarri beteta)
- Inprimakia letra larriz betetzen baduzu, lana asko erraztuko diguzu. Era berean, komeni da izen-abizenak NAN txartelean agertzen diren moduan zehaztea, istripu kasuetan, atzerrian arazoak ekiditeko.
Utzi erantzuna