IBARRA ETA IRAOLAGOITIA UDABERRI ESKUZ BINAKAKO FINALEAN DIRA

Aste honetan ere interesgarria dator ostiraleko ohiko pilota jaialdia.
Datorren ostiralean, martxoak 31, 19:00etan hasita, Astelena frontoian, errendimenduko infantilen Gipuzkoako Binakako Txapelketako finala jokatuko da. Aramburu eta Bordagarai getariarrek osatutako bikoteak Izagirre eta Mayo zestoarrak izango ditu aurkari finalean.

Eta ondoren, jubenil mailako Gipuzkoa Mendebaldeko Udaberri txapelketako finalean, Ibarra eta Iraolagoitia eibartarrak txapela irabazten saiatuko dira Larrañaga eta Odriozola Azpeitiarren aurka. Armagileek oso txapelketa ona egin dute eta merezita lortu zuten finalerako pasea, pasa den ostiralean Astelenaren harmailak bete zituen eta jaialdi bizi eta zirraragarrian.

Bestalde, ostegunean, martxoaren 30ean, Eibarko II. Paleta Goma Txapelketaren sailkapen ligaxkako azken partida jokatuko da 21:00etan, non Etor eta Aguirrebeñak osaturiko bikoteak Iosu eta Guinea izango dituzte aurkari.
Gomazko pala txapelketako azken astean izandako emaitzei dagokienez, Ibarbia eta Urainek osatutako bikoteak erraz irabazi zuen 25-5 Amas eta Gisaren aurka; Askoz estuagoa izan zen Mendibe eta Condek jokatutakoa Soria eta Lombrañaren aurka eta 25-24 estu batekin amaitu zen lendabizikoen alde; Díez anaiek 11-25 galdu zuten Juanma eta Zeniren aurka; 25-11 amore eman behar izan zuten Urkiak eta Bartolok Apraiz eta Kortaren aurka; Totak eta Yurguik 25-18 irabazi zieten Azeri eta Ubillari eta azkenean Iker eta Titok 25-22 irabazi zieten Argoitz eta Trontxori.
Herrikoak ez diren A multzoko bikoteen azken partidaren faltan, lehen faseko ligako sailkapena honakoa da: A multzoan, herrikoian, Ivan Becana eta Jose Sastre multzoko lehenak; herrikoia B multzoan lehen postuan Azpilikueta III eta Unda; herrikoian C taldean, Ibarbia eta Urain buru; Herrikoak ez diren Tota eta Yurgui B multzoko lehen postuan eta herrikoiak ez diren C multzoan, Zabala eta Txirloi talde buru daude. Partidu erabakigarria ostegunean herrikoiak ez diren A multzokoentzat.
Aste Santuaren ostean, txapelketako kanporaketa fasea hasiko da.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude