GIRO MUNDIALA ASTELENAN

Giro bikaina pasa den ostiralean Astelena frontoian egon zena.
Eta bai, partiduek ondo merezi izan zuten azken txalo zaparrada.
EKD Pilota taldeko jubenil mailako pilotariak, Ibarra eta Iraolagoitia, partidan nagusi izan ziren hasieratik eta konfiantzaz jokatu zuten. Arerioak, Aldazabal eta Egaña azkoitiarrek, urduriago jokatu zuten eta tanto batzuk oparitu zituzten, sakearekin aprobetxatzen jakin zituztenak etxekoak. Iraolagoitia oso seguru ibili zen atzean eta aurreko koadroetan Ibarrak ez zuen pilotarik barkatu. Partidako azken sakea, Iraolagoitia atzelariaren sakea, arerioak espero ez zuen horma bikoa eta tanto, markagailua 22-9 an utziz.

Ibarra eta Iraolagoitia datorren ostiralean, martxoak 31, Astelenan jokatuko den finalera pasatzen dira.

IBARRA ETA IRAOLAGOITIA JUBENILAK FINALEAN DAUDE

Nagusien partidan, itzeleko nibela. Azkargortak eta Condek, Martin eta Ibargurenek osatutako legazpiarrari aurre egin zieten. Bi bikoteak oso indartsuak, biak finalean egotea merezi zutenak. Armaginak, Azkargorta oso bizi aurreko koadroetan eta Conde oso seguru atzealdean, 7-1 galtzen hasi baziren ere, 8-7ra joan ziren eta momentu horretatik aurrera, bi bikoteak oso parekatuak ibili ziren. Tanto ikusgarriak ikusi eta gozatu genituen, eibartarrak aurretik egon ziren baina azkenean, azken bultzadan, legazpiarrak gailendu ziren 22-20ko emaitzarekin.
Giro bikaina Astelenan, armailak soratzen, ikaragarri animatu zituzten eibartarrak. Final batek merezi duen moduko partida, eta ikusleek merezitako txalo zaparrada eskeini zieten bukaeran lau pilotariei.
EKD pilota batzordetik, gure esker ona Jon Iraola Eibarko alkateari, jaialdia ikustera bertaratu zen eta Gipuzkoako Binakako Udaberri Txapelketako lau finalistei sariak banatu zizkien.

TXAPELDUNAK: LEGAZPIKO MARTIN ETA IBARGUREN.
AZPITXAPELDUNAK: AZKARGORTA ETA CONDE EIBARTARRAK

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude