Kategoriaren artxiboa: OROKORRA

50 NESKA-MUTILETIK GORA PILOTA ESKOLAN

Gogor hasi dugu ikasturtea; ia 60 neska-mutilek eman dute izena aurten  Eibarko Pilota Eskolan. Txikienetik handienera, eskola poliki-poliki ari da hazten, eta bidenabar zaletasuna bultzatzen saiatzen.

 

Aurtengo ikasturtean, iaz bezala, hainbat jarduera berezi antolatu ditugu: irteerak, partidak, askotarikko entrenamenduak…

Laster, esaterako, Abadiñoko trinketera joango gara, bertan entrenatu (bertako entrenatzaile batekin) eta trinketeko partidak ikustera.
Familia- eta lagun-giroan pasatuko dugu eguna!

Dena dela, horren berri eta beste hainbat kontu ere hementxe kontatuko ditugu aurrerantzean.

Hasi da ikasturtea! Jo gogor pilota!

Pilota Eskolan izena emateko epea zabalik (17-18 ikasturtea)

Zabalik dago Pilota Eskolako aurre izen-ematea. Horretarako, azpian erantsita dagoen fitxa bete eta pilotaeskola@deporeibar.com bidali, edo, bestela, Ipuruako Kiroldegiko atezaintzan egongo den kutxa batean utzi.

Pilota Eskolan izena emateko honako baldintza hauek bete behar dira:

  • Eibarko Klub Deportiboko bazkidea izan behar da umea (6 euro urtean). Bazkidea ez denak fitxa bat bete eta entrenatzaileari eman beharko dio. Bazkide denak ez du fitxa hori bete beharko.
  • Eibarko Udal Kirol patronatuko bazkidea izatea derrigorrezkoa da.
  • Urteko kuota ordaindu beharko da (40 euro urtea; ordainketa bakarra egingo da ikasturte hasieran).

ENTRENAMENDU EGUNAK ETA ORDUTEGIAK

  • 2010-2009 urteetan jaiotakoak: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara.
  • 2008-2007. urteetan jaiotakoak: astearte eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara.
  • 2006-2005-2004 urteetan jaiotakoak: astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara.
  • 2003 urtekoak edo zaharragoak: astelehen eta asteazken 17:00etatik 18:00etara.

Arauak, betebeharrak eta bestelako informazioa izen-emate fitxan bertan ageri dira. Irakurri faborez, izena eman aurretik. Eskerrik asko.

Klub Deportiboa, Korrikan

Iturria: Korrika.eus

Aurten ohore handia izan dugu Pilota Eskolako kideok. Pilota Eskolako eta Xake Eskolako neskatxo bik eraman dute Korrikaren lekukoa Klub Deportiboaren izenean; gure gogoa, zaletazuna eta aukera-berdintasunerako nahia euskararekin uztartu nahi dugulako. Izaro Bernedok  (Pilota Eskola) eta Malen Fernandezek (Xake Eskola) izan zuten lekukoa eramateko ohorea.

Eskerrik asko Klub Deportiboari kirol hauetan ere neskak presente direla erakusteko aukera emateagatik.
Bat eta BatZUK garelako!

 

 

Argazkiaren egilea: Luis Narvaiza

 

 

Eneko Fuentes txapeldun, Gipuzkoako eskolarteko eskuz binakakoan

Eneko Fuentes Klub Deportiboko pilotaria izan da aurtengo Gipuzkoako eskola arteko txapelduna, Zubizarreta bikotearekin batera (kadete mailan). Pilotari gogotsua eta langilea da Eneko, eta ondo merezita du txapela. Zorionak, Eneko!

Eneko Fuentes Eibarko Klub Deportiboko pilotaria (eskuman), finaleko garaikurra eskuan duela.

2017ko Gipuzkoako eskuz binakako finalean partea hartu duten pilotari gazteak.

Emakumezko pilotariek gidatutako entrenamendua Astelenan

Entrenamendu berezia bezain polita izan genuen aurrekoan. Emakumezko pilotari profesionalek gidatutako entrenamendua izan zen; Ane Villanuak, Miriam Arrillagak, Ane Maizak eta Olatz Arrizabalagak gidatutako entrenamendua hain zuzen . Gogoz jokatu zuten txikienek. Hona hemen zenbait argazki.

Emakumezko pilotariak gure txikiekin entrenatzen

Martxoaren 28an, martitzena, Astelena frontoian, entrenamendu berezia izango dute gure txikienek, goi-mailan dabiltzan lau emakumezko pilotarirekin batera arituko baitira frontoian.

Lehena, Olatz Arrizabalaga pilotaria. Gautegiz-Arteagakoa da bera eta Euskal Herriko gomazko paletako azpitxapelduna eta emakumezkoen Master Cup lehiaketako txapelduna. Bigarrena, Ane Villanua pilotari gaztea, kalitezko jokoa erakusten ari den pilotaria. Hirugarrena, Miriam Arrillaga, partidu asko jokatzen eta maila ona erakusten ari den Zubietarra. Laugarrena, Ane Maiza zizurkildarra ere Astelenan izango da, txiki-txikitatik eskuz zein palaz jokatzen ari den pilotari gaztea. Eskuz zein palaz ari diren pilotariak dira laurak, eta haien ibilbide eta modalitateen inguruan galderak egiteko aukera izango dute Eibarko pilota-eskolako txikienek.

Elkarrizketatxoaren ostean, denek batera entrenatuko dute Astelena frontoian, lau pilotariak entrenatzaile dituztela. Badakizue, martxoaren 28an (martitzena), Astelena frontoian, 17:00ean izango da hitzordua.

Bizi, bizi!

 

 

Pilota eskolako txikienen debuta Astelenan

Gaurko entrenamendua berezia izan da. Gonbidatu handiak izan ditugu gure artean: Mendizabal III, Rezusta, Elezkano eta Elordi. Laurak zein baino zein jatorragoak eta hurbilagoak. Pilotari izateko zer behar den azaldu dute, haien nondik norakoak kontatu dituzte, eta txikienekin entrenatu dute pilotaren katedralean. Esperientzia polita izan da. taldea-eta-gurasoak

Bukatzeko, argazkiak eta sinadurak. Eskumuturretako-minekin esnatuko ez badira bihar, gaitzerdi; hamaika postal sinatu baitituzte, banan-banan eta munduko pazientzia guztiaz.

Aupa mutilak! eta eskerrik asko Klub Deportiboko Pilota Eskola osatzen dugun guztion partetik.

frontoia-2   rezusta-eta-umeak

elezkano-eta-umeak-1   mendizabal-eta-umeak

umeak-eta-elordi-1Halaber, eskerrak ematen hasita ezin Aspe-ko lagunak ahaztu, haien laguntza eta inplikazio osoa jaso dugulako halako entrenamendu-festa bat izateko.

Mila esker bihotz-bihotzez! Bitartean, segi denok fin-fin eta pilotan bizi-bizi!

Mendizabal, Elordi, Rezusta eta Elezkano gure txikienekin pilotan

Azaroaren 24an entrenamendua Astelena frontoian izango da

Hilaren azkeneko ostegunean entrenamendu berezia izango dute Eibarko Pilota Eskolako txikienek.  Astelena frontoian elkartuko dira, arratsaldeko 17:00ean, Elordirekin, Mendizabalekin, Rezustarekin eta Elezkanorekin batera pilotan egiteko (ikasle guztiek ordu berean entrenatuko dute egun horretan). Esperientzia eta ilusioa, oraina eta etorkizuna, elkarrekin arituko dira tartetxo batez.

Ondoren, taldeko urteko argazkia egiteko aukera aprobetxatuko da, horregatik, ahal dela, entrenamendu horretara joateko ahalegin berezia eskatu nahi zaie gure pilotariei, argazkian denok edo gehienok agertzeko.

Gogoratu, beraz, azaroaren 24an, osteguna, 17:00ean Astelena frontoian elkartuko gara.

Bizi pilota!

Pilota-eskolako txikienentzat, 2016-2017 denboraldia martxan

Azaroan sartu gara, eta honezkero martxa hartu diogu ikasturte berriari. Aurten 40 ikaslek baino gehiagok eman dute izena pilota-eskolan, 2008- 2011 urteen artean jaiotakoak dira guztiak. Bi taldetan banatu dira entrenamenduak, 17:00etatik 18:00etara txikienak, 2008an jaiotakoak, eta 18:00etatik 19:00etara nagusitxoagoak.

Dena dela, norberaren entrenamendu-ordua ez denean ere, frontoiaren atzealdean, pilotan egiteko aukera izango dute ikasleek (gogoratu guraso edo familiartekoek zaindu beharko dituztela frontoiko sartu-irtenak).

Entrenamendu hauek helburu nagusi bat dute: txikienek pilota gozatu dezatela, eta horretarako baliabideak jartzen saiatuko dira entrenatzaileak. Bada, bagoaz aurrera.

Bizi pilota bizia!