Aurtengo San Juan torneoko finalak badu kartela. Etorri Astelena frontoira ekainaren 22an, goizeko 10:30etik aurrera, eta gozatu gurekin batera pilotaz!

Aurtengo San Juan torneoko finalak badu kartela. Etorri Astelena frontoira ekainaren 22an, goizeko 10:30etik aurrera, eta gozatu gurekin batera pilotaz!
I. Debako eskolarteko txapelketa jokatu da aurten. Bertan aritu dira Eibarko pilota-eskolako zenbait pilotari eta txapelarekin bueltatu dira gainera. Batetik, Ugaitz Segurolaren, Iker Ortegaren eta Eneko Ortegaren taldea izan da txapeldun, eta, bestetik, Ekhi Azpilikuetaren, Aratz Ibarraren eta Xuban Varonaren taldea txapeldunorde. Benjaminetak biak ala biak. Zorionak, danori!
Partida politak, joko ona, ilusio handia eta giro ona. Osagai guztiak izan zituen ekainaren 17an, Astelenan jokatutako San Juan txapelketak.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Eibarko Udalari eta Udal Kirol patronatuari batetik, txapelketa antolatzeko eskainitako laguntzagatik; eta Aspe pilota-enpresari bestetik, oraingoan ere Pilota Eskolari emandako babes eta laguntzagatik. Baina batez ere, pilotari guztiak animatzera bertaratu zineten lagun, senide eta pilotazale guztieri.
Hona hemen txapelketako emaitzak:
Ondo pasa San Juanak!
Larunbatean, maiatzaren 27an, 12:00etatik aurrera, Amañako txapelketako azken partidak jokatuko dira: finalak. Iragan hiru zapatuetan pilotan jokatu eta ondo pasatzeko aukera izan dute eskolako txikienek, eta baita bertara hurbildu diren gurasoek ere. Datorren zapatuan, berriz, finaleko partidak jokatuko dituzten pilotariak eta ez dituztenak jokatu ere frontoian elkartuko dira; goizaz gozatu eta talde-argazkia ateratzeko aukera egongo da gainera (ez ezazue ahaztu taldeko kamiseta).
Dena dela, maiatza bete-betea izaten da beti, eta ez ahaztu, partiden ostean, (edo aurretik) Klub Deportiboak antolatutako artisau-azoka ikustera joaterik.
Esan gainera “Amana es la caña” elkartearekin (Amaña auzoko denda txikia sustatzeko elkartea) batera antolatutako txapelketa izan dela, eta haiek prestatutako txorizo-ogitartekoak jan zituztela pilotariek. Eskerrik asko haiei, eskainitako laguntzagatik.