Martxoaren 28an, martitzena, Astelena frontoian, entrenamendu berezia izango dute gure txikienek, goi-mailan dabiltzan lau emakumezko pilotarirekin batera arituko baitira frontoian.
Lehena, Olatz Arrizabalaga pilotaria. Gautegiz-Arteagakoa da bera eta Euskal Herriko gomazko paletako azpitxapelduna eta emakumezkoen Master Cup lehiaketako txapelduna. Bigarrena, Ane Villanua pilotari gaztea, kalitezko jokoa erakusten ari den pilotaria. Hirugarrena, Miriam Arrillaga, partidu asko jokatzen eta maila ona erakusten ari den Zubietarra. Laugarrena, Ane Maiza zizurkildarra ere Astelenan izango da, txiki-txikitatik eskuz zein palaz jokatzen ari den pilotari gaztea. Eskuz zein palaz ari diren pilotariak dira laurak, eta haien ibilbide eta modalitateen inguruan galderak egiteko aukera izango dute Eibarko pilota-eskolako txikienek.
Elkarrizketatxoaren ostean, denek batera entrenatuko dute Astelena frontoian, lau pilotariak entrenatzaile dituztela. Badakizue, martxoaren 28an (martitzena), Astelena frontoian, 17:00ean izango da hitzordua.
Bizi, bizi!