EIBAR100 Trail Erronka 2024an sortu zen Klub Deportiboaren 100. urteurrena ospatzeko asmoz. Lehen edizio hark izandako harrera ona ikusirik, 2026ko maiatzaren 15etik 16ra bitartean, II. EIBAR100 Trail Erronka egingo dugu. Asmoa, ekimen hau bi urterik behin antolatzea izango da; hau da, urte bikoitietan EIBAR100 Trail Erronka eta urte bakoitietan  Eibarko Itzulia.

Ekintza honen helburua Eibar inguruko mendi ezagunenak traila praktikatuz zeharkatzea da, guztira 100 km-ko ibilbidea burutzeko aukera eskainiz.

EIBAR100 Trail Erronka erronka 6 etapatan banatuta dago (15 eta 18 km arteko etapak), guztira 100 km-ko ibilbidea osatuz eta Eibar inguruko mendi garrantzitsuenak (Kalamua, Urko, Egoarbitza, Galdaramiño…) igaroz, 21 ordutan.

Erronka maiatzaren 15eko gaueko 22:30etan hasi eta maiatzaren 16ko arratsaldeko 19:00etan bukatuko da. Etapa guztiak Klub Deportiboaren egoitzatik irten eta bertan amaituko dira, ordutegi zehaztu bat egongo delarik. 

Ekintza ez-lehiakorra izango da, partaide guztiek ibilbide guztia elkarrekin egingo dute ezarritako ordutegia betetzen saiatuz. Gogoan izan, ahal diren zati guztiak, batez ere ordekan eta aldapan behera, korrika lasaian egingo direla. 100 kilometroak osatzera doazen partaideentzat egokia den erritmoa finkatuko da: batez beste 5 eta 5,5 km/h abiadura artean.

Ibilbidea ez da markatuta egongo, antolatzaileak joango dira partaide taldea gidatzen. Beraz, parte hartzen duten guztiek antolatzaileek markatutako erritmoa, ibilbidea eta emandako aholkuak jarraitu beharko dituzte.

Ekintza doakoa izango da, baina parte hartzeko derrigorrezkoa izango da izena ematea, apirilaren 30a baino lehen.

Guztira gehienez 150 partaide onartuko dira eta lehentasuna erronka osoa egiteko asmoa dutenek (6 etapak eta 100km) izango dute. Hala ere, bakoitzak nahi duen etapa edo etapetan eman ahal izango du izena (etapa bakoitzak bere hasiera- eta amaiera- ordutegiak dauzka).

Ekintzaren araudiak adierazten duen bezala, norberak bere ardurapean hartuko du parte. Hau da, ezbeharren bat gertatuz gero, antolakuntza ez da erantzule izango. Hori dela eta, antolakuntzaren gomendioa, herriko klub edo mendi taldearen bidez Mendian Federatua izatea da, edo norberak bere asegurua izatea. 

Azken etaparen ostean, elkarretaratze-festa egingo dugu, esperientziak partekatu, hurrengo ediziorako hobekuntzak entzun eta taldeko argazkia ateratzeko. Hurbiltzen diren guztien artean hainbat opariren zozketa ere egingo dugu. Partehartzaile guztiok bertara gerturatu ahal izatea espero dugu.

EIBAR100 Trail Erronkari buruzko zalantzarik baduzu idatzi eibar100@deporeibar.com helbidera


Babesle edo oparia emaile izan nahi baduzu, idatzi eibar100@deporeibar.com helbidera.

Babesleak

Eibarko Udala

Tekniker

Opariak:

Andia harategia

Ane Mendia

Askasibar

Aspe

Azkena

Bar EzDok Zai Zoi

Casino Artista Eibarrés

Depor taberna

Einer

Fesavi

Fisioarima

Forum Sport

Fotoprix

Hirurok Astelena

Itxesi belardenda

Kontent

ma·la studio

Mujica harategia

Neuma

Nutrisport

Ongi etorri

Osteopatia Pablo Lucena

Pastelería San Andrés

Saalda

SD Eibar Fundazioa

Sheiko