
Eibar100 Trail Erronka: Izen-ematea
EIBAR100 Trail Erronka ekintza ez-konpetitikoa da eta bere helburua Trail-a ezagutzeko aukera eskaini eta jendea kirol hau egitera erakartzea da, gure inguruko mendietan korrika eginez. Horretarako ibilbide osoan edo zati baten zure partehartzea nahiko genuke, horrela gure kirol hau egiten disfrutatuz, eta baita pasaia eta lagun artean egonez ere.
Izen-ematea doakoa da eta bere helburu bakarra, ekintza hau ahalik eta ondoen antolatzea da. Antolaketak kostu eta esfortzu bat suposatzen duenez, izena ematen baduzu konpromiso horri eustea eskatu nahi dizugu. Horregatik, edozein arrazoirengatik azkenean etorriko ez bazara, guri jakinaraztea eskatzen dizugu.
Izena emateko formulario hau bete behar da.

