1- ANTOLAKUNTZA

EIBAR100 Trail Erronka Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeak antolatzen du.

2- EGUNA ETA TOKIA

EIBAR100 Trail Erronka maiatzaren 15ean gaueko 22:30etan hasiko da Eibarko Klub Deportiboaren egoitzaren aurretik (Toribio Etxebarria kalea) eta ezinbestekoa izango da ANTOLAKUNTZAk emandako argibide denak jarraitzea.

3- IBILBIDEA

Guztira 100 km eta 4.647 metroko goranzko desnibel metatua dauka. Eibarko Klub Deportiboren egoitzan hasi eta amaituko diren 6 etapaz osatua dago. Etapak ondorengoak dira:

ANTOLAKUNTZAk bere esku dagoen dena egingo du ibilbide eta ordutegiak mantentzeko, baina hauek aldatzeko edo bertan behera uzteko eskubidea izango du segurtasun, antolakuntza edo beste edozein arrazoiengatik.

Ibilbide ez da egongo markatuta (Etapa bakoitzeko ibilbidearen trackak etapa bakoitzaren zehaztapenean daude). Etapa bakoitzeko partaide guztiak elkarrekin joango dira ANTOLAKUNTZAk ezarritako arduradunen gidaritzapean, uneoro beraiek markatutako erritmoari jarraitu beharko delarik, beharrezkoa denean taldea elkartzeko geldialdiak eginez. Helburua, talde osoa elkarrekin joatea eta etapa bakoitzerako kalkulatutako denbora betetzea izango da (batez beste 5 eta 5,5 km/orduko abiadura artean), hurrengo etapako irteera ordura garaiz iritsi ahal izateko. 

4- PARTE HARTZEA

BALDINTZA OROKORRAK

EIBAR100 Trail Erronkan parte hartu ahal izateko 18 urteak beteak izan beharko dira.

Izena ematean parte-hartzaileak araudia hau onartzen duela adierazten du.

ANTOLAKUNTZAk mendian federatua egotea gomendatzen du.

IZEN-EMATEA

Izen emateak 2026ko maiatzaren 6a arte egin ahal izango da internet bidez https://www.deporeibar.com/mendia/ web gunean. 

Izen-ematea doakoa izango da.

Partaide kopurua mugatua izango da (gehienez 150 partaide onartuko dira)

Lehentasuna izango dute erronaka osoa egiteko asmoa duten partaideek. Erronka osoa egiteko asmoa ez dutenentzat derrigorrezkoa izango da izena-ematea parte hartu nahi duten etapa guztietan.

5- MATERIALA

-Mendiko oinetakoak. (Ezinbestekoa)

-Mahuka luzeko haize-babeseko jaka bat, txanoarekin. (Ezinbestekoa)

-Biziraupenerako tapaki termikoa (1,20 X 2,10 gutxienez). (Gomendagarria)

-Ura gordetzeko edukiontzia, litro erdikoa gutxienez.(Ezinbestekoa)

-Etapa bakoitzean zehar partaide bakoitzak bere jatekoa eta edatekoa eraman beharko du (Anoa gunea etapa hasiera eta amaieran baino ez da egongo).(Ezinbestekoa)

-Sakelako telefonoa, piztuta eta batería nahikoarekin. (Ezinbestekoa)

-Txanoa, bisera edo buffa. (Gomendagarria)

-Makilak. (Gomendagarria)

-1., 2. eta 3. etapetan: kopetargia eta ordezko pilak edo bateria. (Ezinbestekoa)

-1., 2. eta 3. etapetan: ordezko kopetargia. (Gomendagarria)

Eguraldi txarra izanez gero:

-Zira iragazgaitza txapelarekin. (Ezinbestekoa)

-Biziraupenerako tapaki termikoa (1,20 X 2,10 gutxienez). (Ezinbestekoa)

-Kamiseta manga luze termikoa.(Ezinbestekoa)

6- ANOA GUNEA

Anoa gunea Eibarko Klub Deportiboko egoitzan baino ez da egongo, etapa bakoitzaren hasiera eta amaieran. Etapan zehar parte hartzaile bakoitza behar duen janari eta edaria eramateaz arduratuko da.

Anoa gunean oinarrizkoa baino ez da egongo: 

  • Edaria: ura, isotonikoa, coca cola eta abar.
  • Jatekoa: binbo ogia, nutella, gazta, urdaiazpikoa, txorizoa, platanoak, fruitu lehorrak, barritak eta abar.

EIBAR100 Trail Erronkaren amaieran partehartzaile guztientzako pintxo eta edari bana egongo da. Amaierako elkarretaratze-festara hurbiltzen diren partehartzaile guztien artean hainbat opariren zozketa egingo da. 

Zozketa nola egingo da: 

  • Partaide bakoitzaren izena eta abizena paper baten idatzita egongo da.
  • Hauek kutxatxo baten egongo dira.
  • Oparia eman duenaren izena esango da.
  • Esku “errugabe” batek aterako du irabazlearen izena-abizena.
  • Irabazlea bertan ez badago, oparia berriz zozketatuko da.

Zozketaren hasiera ordua: 19:30-19:45

7- INGURUMENA

Ingurumena babeste aldera guztiz debekatua dago ibilbidean zehar gauzak lurrera botatzea. Parte-hartzaileek sortzen duten zaborra etapa bakoitzaren amaierara arte eraman beharko dute edota dagokion zabor ontzian bota.

8- SEGURTASUNA

EIBAR100 Trail Erronkako parte-hartzaile guztiek beren borondatez eta norbere arduraz parte hartzen dutela ulertzen dute. Horregatik, partaideek eta beren oinordekoek, erantzukizun zibilari dagokionez, antolaketaz arduratzen diren erakunde eta laguntzaileak ez salatzea eta kargu horietatik guztietatik libre uztea onartzen dute.

Antolakuntzak parte hartzaile guztiak mendian federatuta egotea gomedatzen du edo bakoitzak bere asegurua izatea.

9- IRUDI ESKUBIDEAK

Izena emateak berekin dakar parte-hartzailearen berariazko baimena, ANTOLAKUNTZAk duen bere irudi pertsonala edozein gailuren bidez erabili eta erreproduzitzeko.

Irudi pertsonal horien helburu bakarra EIBAR100 Trail Erronka eta Eibarko Klub Deportiboren 100. urterurrena sustatzea da, eta, horretarako, informazio hori sare sozialen, komunikabideen, publizitate-hesien, beste edozein euskarriren eta abarren bidez zabaltzea.

Kontuan izan behar da erronka espazio publikoetatik igarotzen dela, eta bertaratzen den jendeak edo beste komunikabide batzuek ere hartu ahal izango dituztela parte-hartzaileen irudiak.

10- DATU PERTSONALEN BABESA

Datu pertsonalak babesteko araudia betez, izen ematean emandako datu pertsonalak erabiltzeko eta erantzukizunpean tratatzeko baimena ematen zaio ANTOLAKUNTZAri.