- Irteera: Eibar
- Helmuga: Udala
- Irteera ordua:
- Oinez doazenak: Urkizuko iturria: 8:00 (motxilak autobusean uzteko aukera egongo da).
- Autobusez doazenak:
- Urkizu (Zubi-gain kafetegia): 8:30
- Ego-Gain (autobus geltokia): 8:35
- Itzulera ordua (ustezkoa): 18:00
- Ibilbide ofiziala
- Distantzia: 20 km
- Goraka metatutako desnibela: 1750 m
- Beheraka metatutako desnibela: 1375 m
- Ibilbide alternatiboa (Elgetatik abiatuz)
- Distantzia: 10 km
- Goraka metatutako desnibela: 1040 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 1010 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
[0 km] Eibar. Urkizuko iturrian hasiko dugu ibilbidea. Txonta eta Gisastu-bide kaleetatik gora, Gisastuko deposituraino.
[500 m] Gisastuko depositua. GR-121aren marka zuri-gorriak jarraituko ditugu hemendik aurrera.
[2,5 km] Salbatore ermita
[4,5 km] Arraozko laua. Nahi duenak Azkonabieta (775 m.) igo dezake hemendik. Besteok, markei jarraituz mendia inguratu egin dezakete.
[7 km] Karabieta gaina. Errepidea gurutzatu, autobusaren etxolaren atzetik doan bidean zehar jarraituko dugu, beti ere marka zuri-gorriei jarraituz.
[9 km] Elgeta. Mendizaleen enparantza. Hementxe sortu zen orain dela 100 urte Euskal Herriko Mendizale Federazioa. Intxortako leporako igoerari ekingo diogu Salbatore ermitaren ondotik.
[10 km] Intxortako lepoa. Nahi duenak Intxorta (743 m.) gailurra igo dezake. 200 metro hego-ekialdera eginez GR-121arekin egingo dugu topo berriz.
[15 km] Kanpazar gaina. Harrobiaren ondotik doan ohiko bidetik gora egingo dugu Udalatxera.
[17,5 km] Udalatx (1120 m.). Azken zatian kontuz igo beharko dugu. Bertatik Durangalderako, Anbotorako eta Debagoiena ingururako ikuspegi bikaina dugu. Udalara doan ohiko bidean behera egingo dugu.
[20 km] Udala. Zeharkaldiaren amaiera.
OHARRA: nahi duenak Eibarren autobusa hartu eta ibilbidea Elgetan hasteko aukera izango du. Nahi duenak Kanpazarren GR-121aren markei jarraituz Udalatx igo gabe Udalaraino joateko aukera izango du.
Utzi erantzuna