- Irteera: Zegama
- Helmuga: Araia
- Irteera ordua:
- Ego Gain: 8:00
- Urkizu / Bidebarrieta 66: 8:05
- Ibilbide ofiziala
- Distantzia: 19.6 km
- Goraka metatutako desnibela: 1430 m
- Beheraka metatutako desnibela: 1125 m
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Ibilbide alternatiboa (Aizkorri igo gabe)
- Distantzia: 15 km
- Goraka metatutako desnibela: 1070 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 765 m.
- Deskargatu ibilbide alternatiboaren arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
[0 km] Zegama. Kiroldegi ondoan hasiko gara oinez, hegoalderantz kalez-kale goazela. PR-GI-3009 Aizkorriko Ataria izeneko ibilbidearen marka zuri eta horiak jarraituko ditugu. Zati handi baten ibilbide hau eta Santiago Bidearena batera doaz.
[5 km] Bidegurutzea. Gure bideak ezkerrera egiten du eta Santiago Bideak eskumara.
[7,5 km] Sancti Spiritus ermita. Marka hori eta zuriak utzi eta Sandratiko pasabidera joango gara.
[8,2 km] Sandratiko pasabidea. Pasabidetik irten eta 50 metrora harbidea utzi eta “kalbarioa” deitutakotik ekingo diogu Aizkorriko Gurutzerako igoerari. Aizkorrira igo nahi ez duenak, harbidetik jarraitu dezake.
[10,5 km] Aizkorriko gurutzea. 1523 m. Beherako lehenengo zatia etorritako bidetik egingo dugu.
[13 km] Linategietako bidegurutzea. Ezkerrera egingo dugu GRaren marka zuri-gorriei jarraituz.
[13,7 km] GRa utzi eta zuzen jarraituko dugu lehenik pixkat gora egiten duen bide baten zehar, ondoren jaitsierarekin hasteko.
[16,3 km] Iturriotz. Iturria
[19,6 km] Araia. Zeharkaldiaren amaiera
Utzi erantzuna