Orain arteko mendi irteera guztiak eguraldi onarekin izanik, jakitun ginen denbora kontua zela eguraldi txarrarekin topo egitea. Eta halaxe izan zen pasa den igandean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Mendizale Elkartearekin eta Besaide Mendizale elkartearekin batera Arrasaten antolatu zuten Ibilaldi Neurtuan. Guztira 26 haur izan ziren, hainbat gurasok lagunduta, ikasturteko 6. mendi irteera horretan parte hartu zutenak. Normalean baino partaide gutxiago, neurri handi batean, aurrez aipaturiko eguraldi kaxkarrak baldintzatuta.
Hotza eta euria barra-barra, lokatz artean 12 km bueltako ibilbide zirkularra burutu genuen, Arrasate erdialdean hasi, Bedoña auzotik igaro, Kurtzetxiki-ko (531 m) tontorra zapaldu, eta berriz Arrasaten amaitzeko. Ibilaldi amaieran sorpresa atsegina partaide guztientzat: ondo merezitako txokolate beroa bizkotxoarekin! Hurrengo irteera, ikasturteko zazpigarrena, apirilaren 21ean: Madarixa-Kakueta-Xoxote-Azpeitia
Hedabideetan argitaratutakoak:
Utzi erantzuna