Urriak 21: Santikurutze Kanpezu – Arburu – Maeztu

Oteorantz doan errepidetik ekingo dio zeharkaldiari; ezkerrerantz jarraituko dugu, errepidea utziz, gure bizkar Kanpetzu lagatzen dugula. Laster, eskuinerantz hartuko dugu lurrrezko pista batean zehar Pierolako konbentura iristen garela, zeina hondatutabaitatza.

Konbentua atzetik inguratu eta pistan zehar goaz garaiera hartuz emeki-emeki; bidezidorrak arte, pago eta gurbitzak ditu. Halako batean, lehen gailurra zapalduko dugu Hornillos, 994 metrotan.

Beherantz egingo dugu orain, lurrezko pista bati jarraiki ezker-eskuin agertuko zaizkigun bidegurutzei erreparatuz Oteoko errota eta urjauzia iristen ditugun arte. Errotaren atzetik doan bidean zehar hel gaitezke urjauzira.

Antoñanako errepidean barrena goaz; denbora gutxira ezker aldetik abiatzen den bidezidorra hartuko dugu Arburuko bizkarrera doan igoera hautatzen dugula. Pagadi eta artadi basoan goaz. Azken aldatsa dugu apur bat gogorra baina laburra. Arbururen gaina iritsiko dugu (1048 m.), zeharkaldiko garaiena. Lauan ibiltzeari ekingo diogu eta oso azkar 1041 metroko garaieran dagoen Santa Aguedako tontorra erdietsiko dugu.

Era erosoan goaz Peña Rasgada Pasagunea iritsi arte, paseotxo bat Harkaitzaren artetik, oso bitxia, ezagutzea merezi duena.

Erlaitzean segituko dugu zutoin indikatzaile baten ondotik igaroz Peñalascincoko gailurra, 907 metroko garaieran, igoko dugularik

Ezker-eskuin agertzen zaizkigun bidegurutzei jaramon egiten segituko dugu Guesaleko Ataka iritsi arte. Ez ditugu urrun izango Obiko Harkaitzak 854 metroko garaieran. Gure zeharkaldiko azken gaina. Metro gutxira irisgarritasun zaila daukan Obiko haitzuloa dugu.

Emeki-emeki jaitsiz Maeztuko kanpo aldera helduko gara.

Zeharkaldi xumea teknikoki zein fisikoki. Osteratxo polita Arburuko mendilerroan barrena.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude