Ekainaren 17-18ko asteburuan, Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera antolatu dugun irteeraren berri eman nahi dizugu mezu honen bidez.
Hauxe da astebururako plana:
- Ekainaren 17a: Cotefablo – Erata – Yesero – Biescas: 17 km, 832 m. gorako desnibel metatua, 1368 m. beherako desnibel metatua
- Ekainaren 18a: Santa Elena – Peña Blanca – Peña Roya – Panticosa: 17 km, 1790 m. gorako desnibel metatuta, 1591 m. beherako desnibel metatua
Alojamendua El Pueyo de Jacako aterpetxean izango dugu.
Irteeraren prezioa hauxe izango da:
- Bazkideak 130 €
- Ez-bazkideak: 145 €
Prezioan, autobusa, alojamendua, eta aterpeko gosari eta afaria sartzen dira.
Izena ematerakoan 50 €ko fidantza ordaindu beharko da eta fidantza ez da itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan.
Interesatuta bazaude idatzi edo deitu iezaguzu izena emateko!
Utzi erantzuna