- Irteera: Otzaurte
- Helmuga: Arantzazu
- Distantzia: 16,3 km
- Goraka metatutako desnibela: 836 m. Beheraka metatutako desnibela: 785 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Irteera ordua: 8:00 (Ego gain)
- Itzulera ordua: 17:00 (ustezkoa)
(0. Km-a) OTZAURTE. Taberna aurrean GR 282aren markak dituen hormigoi pista aurkituko dugu zeina hartuz pago-baso batean barrentzen gara lehen eta zona garbiagoan gorago. Bideak eskuinera biratzen du, Mendebalderantz, aurrerago aterpe zahar baten ondotik pasatuko gara. San Adriango tunela dugu begien bistan, eta harantz zuzenduko gara harresi harritsua zeharkatzeko.
[5,7 Km] SAN ADRIANgo TUNELA. Tunela gurutzatuta berriro ere basoan sartzen gara; bideak bihurgune batzuk hasiera batean egin arren, ibilaldiaren amaierara heldu arte gure norabidea Ipar-Mendebalderantz izango da.
[9. Km-a] MILPIRIBIL. Puntu honetan ezkerrera egin dezakegu mendi gailurrera (1.277m) igotzeko eta aurrerago marketara itzultzeko
(16,3 Km) ARANTZAZU. Gaurko etaparen helmuga.
Utzi erantzuna