Hauxe da 2022ko Mendi Jardunaldietarako prestatu dugun egitaraua:
- Martxoak 3, osteguna: “Mendiko mapen interpretazioa” Tailerra, Zigor Arteagaren eskutik, 18:30tan Deporren. Izen-ematea derrigorrezkoa da, plaza mugatuak. (euskaraz)
- Martxoak 10, osteguna: “Islandiako ur-jauzietan barrena”, dokumentala Mikel Sarasolaren eskutik. 19:00tan Portaleako Areto Nagusian (euskaraz)
- Martxoak 20, igandea: Zuhaitz Eguna. Mendi ibilaldia (9:30ak) eta zuhaitz landaketa (10:30tan Lindarin). Izena-ematea derrigorrezkoa da.
- Martxoak 27, igandea: Negutrail topaketa, Imanol Alesonekin, 8:30tan Deporren. Izena ematea derrigorrezkoa.
- Martxoak 31, osteguna: “Espektru bat motxilan” proiekzioa Josu Torrealdayren eskutik, Portaleako areto nagusian 19:00tan. (euskaraz-gaztelaniaz)
Horretaz gain Mendi Tour jaialdia ere izango dugu, pelikula hauen emanaldiarekin:
- Martxoak 15, asteartea: Melting Landscapes Glaciares eta Mendiak 1976. 18:30tan Coliseoan
- Martxoak 22, asteartea: Amagana eta Le Cavalier Mongol. 18:30tan Coliseoan
Sarrerak 5 € balio du saioko eta Coliseoko txarteldegian zein kutxabank-en webgunean erosi daitezke otsailaren 28tik aurrera.https://youtu.be/lft0hnny1r0
Utzi erantzuna