2022ko mendi-federatu kanpaina

2022ko Mendiko Federatu txartela abenduaren 14an hasiko gara tramitatzen. Aurten, iaz bezala tramite hauek egunero egingo ditugu, asteartetik larunbatera 18:00tatik 21:00tara Klub Deportiboaren egoitzan.
Pauso hauek jarraitu behar dituzu txartela tramitatzeko:

  • Inprimakia jaso eta bete, ahal duzuen neurrian inprimakia zuek etxetik inprimatuta eta beteta ekartzea eskertuko genizueke: deskargatu hemen
  • Bankuan edo transferentzia bidez ordainketa egin
  • Inprimakiaren 2 kopia eta ordainagiria bulegoan entregatu
  • Txartela jaso: 15 egun beranduago gutxi gora behera

Oharrak:

  • Ezinbestekoa da Eibarko Klub Deportiboko bazkidea izatea, gure bitartez mendian federatu ahal izateko (ez bazara bazkidea, eskatu inprimakia bulegoan edo deskargatu webgunetik,  bete eta ekarri beteta)
  • Inprimakia letra larriz betetzen baduzu, lana asko erraztuko diguzu. Era berean, komeni da izen-abizenak NAN txartelean agertzen diren moduan zehaztea, istripu kasuetan, atzerrian arazoak ekiditeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude