Abenduak 11: Aulesti – Iluntzar – Nabarniz eta azken bazkaria!

  • Irteera: Aulesti
  • Helmuga: Nabarniz
  • Distantzia: 13,4 km.
  • Goraka metatutako desnibela: 985 m. Beheraka metatutako desnibela: 715 m.
  • Irteera ordua: 8:00 (Ego gain)
  • Itzulera ordua: 18:00 (ustezkoa)
  • Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
  • OHARRA: autobusean, irteeran eta bazkarian indarrean dauden osasun neurri eta murrizketak aplikatuko dira. Bazkarirako COVID ziurtagiria eskatzea gerta daiteke. Kontuan izan hori irteeran izena eman aurretik.

(0 Km-a Aulesti) Herri honetatik hasiko dugu ibilaldia eta Lekeitio aldera Lea ibaiaren ondotik doan bidegorria jarraituko dugu.
(2,1 Km) Lea ibaiaren gaineko Zubia. Zubia gurutzatzen dugu (eskerrera) eta begi bistan ikusten ditugun marka urdin eta zuriak jarraituko ditugu. Errepidea zeharkatzen dugu eta pinudi batean sartzen gara. Bidea nabari dago. Pinudian zehar hasiera batean eta artadian gorago . Gaina lortzen dugunean erabat gailurrera bideratu gaituen larre guneak aurkituko ditugu.
(6,1 Km) Illuntzar (726 m). Hemen Iparmendebalderanzko norabidea jarraitzen dugu; aurrerago urmael bat utziko dugu gure eskuinera.
(6,8 Km) Ineritzeko Haitzuloa.  Norabide berarekin jarraitzen dugu.
(8 Km-a) Ondaroko Haitzuloa. Iparrerantz jarraitzen dugu.
(8,6 Km) Bidegurutzea. Bi aukera ditugu hemen:

a.- Eskuinera hartu eta Galarregi mendiko gailurrerantz jarraitzea, gero puntu berera itzultzeko.
b.- Eskerrera biratzea Nabarnizeranzko jaitsiera hasteko.

(9,7 Km) Bidegurutzea. Mendia inguratzeko eskuinetik jarraitu.
(10,3 Km) Bidegurutzea. Eskerrera hartu Galarregirako.
(10,4 Km) Galarregi. Aurreko puntura itzultzen gara eta ezkerrera biratzen dugu (9,7 Km) puntuko bidegurutzera itzultzeko. Hemendik (8,6 Km) puntuko bidegurutzera itzultzen gara. Behin bidegurutze honetara helduta aurrera jarraitzen dugu Nabarnizerantz.
(14,3 Km) Nabarniz. Ibialdiaren amaiera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude