Haur eta gurasoentzako irteera: URKIOLAMENDI

Urkiolamendiko tontorra

Urkiolamendiko tontorra

Hilaren 13an larunbatean, haur eta gurasoentzako beste irteera bat antolatu zen. Oraingoan Urkiolamendi mendira egin genuen irteera.

Goizeko 10tan Urkiola goiko parkingean 50 lagun elkartu ginen. Motxilak gainean hartu eta bideari ekin genion. Zelai aldapatsu bat jarraituz, Urkiolamendi mendira iritsi ginen.

Ondoren Pol pol-era jaitsi  eta haurrak indartsu ikusten genituenez, bi talde egin ziren; batzuk Larranora joan ginen Anbotoko Marik hankak garbitzen zituen iturrira eta besteak Anboto azpiko harrobira joan ziren hamarretakoa jatera. Azkenik denak berriz elkartu eta Urkiolako santutegi ondoan dagoen parkean bazkaldu genuen. Bazkal ondoren haurrak oraindik ere indarrekin jarraitzen zuten eta bertan jolastu zuten gurasoak deskantsua hartzen genuen bitartean.

Urkiolan Toki alai interpretazio zentrora joan ginen, haurrak bertan oso gustura egon ziren eta ikus entzunezko bat ikusi zuten interes guztiz.

Pol Pol-eko iturria

Bideoa eta argazki gehiago Hirumila foroan


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude