Descargar el archivo
Badira 300 urte, iraileko 3. igandean, Otxandioko bizilagunek, euren udal ordezkariekin batera, udalerriko mugarriak ikuskatzen dituztela, eta, hauxe da, hain zuzen, guk azaro honetan burutuko dugun PR-50aren ibilbidearen norantzakoa.
Iturriak izango ditugu: Otxandio bertako plazan eta Presazelain
Otxandioko plaza nagusitik irtengo gara Felipe Arrese Beitia olerkariaren oroitarriari bizkarra emanez. Ondoren, Uribarrena kaletik behera joko dugu Gurutze Bidetik pasatua. 500 metro geroago, Roke Deunaren baselizan aurkituko gara. Bertan dugu baita hilerria (sarrerako harriak dioena irakurtzea merezi du)
80 metro inguru jarraitu eta errepide bazterretik (hura gurutzatu gabe), kartel bat agertuko zaigu (Inola 1,200 km.), (Mirugain 3,800km); guk Inolarantza jarraituko dugu, 400 metro geroago errepidea aldai buhurtuko da.
PR-Bi50 markak jarraitu behar ditugu ibilbide guztian. Egurrezko zubi bat zeharkatu eta, berehala, eskuinerantz joko dugu (Mirugain 2,400km). Burdin hesira iritsiko gara (Legutio-Otxandio muga). Ezkerretarantz abiatuko gara, burdin hesia gure eskuinera utziz, Mirugaineraino.
Mirugain kartela agertu arte, igo-jaitsi egiten du bideak, 30 bat minutu eta Mirugaineko buzoian gaude (712 m.). (Otxandioko Mirugain Mendi Taldearen buzoia).
Kartelera itzuli eta Tantaibakarrerantz joko dugu (beste 700 metro gehiago).
ERNE! Hemen, Don Andresen etxolara heltzeko, bide nagusia utzi egin beharko dugu, hesia igaro eta PR-ari jarraituz, -markak zuhaitzetan- gure eskuinetarantz ikusten dugun alanbreari 20 minututan jarraituz (zidorrean zehar goaz), beste hesi bat gurutzatuko dugu berehala eta, jaitsialdi gogorrean, beste 3. hesi bat pasatuko dugu. Jarraian, Inola erreka gurutzatuko dugu egurrezko zubi berri bat igaroaz. Don Andres izeneko abandonaturiko etxolan gaude. Zutoin adierazle batera iritsi eta errepidez Aurtolara joko dugu aurrenik (2,500 km) eta, gero, Oletara (2,900 km.).
KONTUZ! 500 metro geroago aldai nagusia utzi eta PR-Bi50 markak segituko ditugu eskuinerantz hartuz.
Aurtolara iritsiko gara, bertan dugu Oletako eliza.
Elizaurretik kartelari jarraituko diogu zementodun aldaian barrena eta ERNE! bihurgune batean Larramotz kartela agertuko zaigu (PR-Bi50).
Aldaia utzi eta, burdin hesiaren azpitik, egurrezko zubi batean zehar doa zidorra, Amezola erreka, gurutzatuko dugularik.
Beste zenbait burdin hesi zeharkatuko ditugu eta, bidegurutze batera heltzen garelarik, eskuinera egingo dugu tapiz berde zoragarri batean barrena, burdin hesia gure eskuinera uzten dugula. Bidegurutze batean (kartela), Andaparaluzetarantz joko dugu (beheranzko aldaia, aurrez aurre etxalde bat dugula), PR-Bi50 markak segituko ditugu ezker aldetik Durango-Otxandiorako errepidera iristen garelarik. 200 metro inguru beraren gainean burutu ondoren, hura gurutzatu eta ezkerrerantz joko dugu Azpikoarri/Presazelairantz.
Markei jarraituz Dimako mendatera doan errepidea gurutzatuko dugu, Azpikoarrirantz igotzen dugula (Anboto, Orixol eta, ezkutatu egingo zaizkigu eta, ostera, eskuin aldetik Arralde, Gorbeia, Lekanda…agertuko).
Azpikoarrira helduko gara (2,50 metroko garaierako mugarria bi pago ederren artean).
Aldai bati segituz, Presazelaiko solasgunera iritsiko gara; Vulcano taldearen futbolzelaitik pasa gero eta, Presazelain gaude. Hemendik, zenbait hautabide azaltzen zaizkigu:
1.- Hautabide laburra.- Zuzenean jo Otxandiora. 200 metro eta, errepidean zehar ezkerretara joko dugu, Mekoleta-Gordobilerantz. Bigarren zubia igaro ondoren, 20 minutu geroago, ezkerretarantz abiatuko gara PR-Bi51an barrena, Otxandiorantz (18 km.).
2.- Erdiko hautabidea.- Gordobileraino joan gaitezke eskualdeko errepidean zehar eta, gero, (3. ibilbidea), Gomilla eta Otxandioraino jarraitu (Motxotegira igo gabe): 21,500 km. dira.
3.- Mendi kutsu gehiago duen hautabidea.
Presazelairen ezkerreko aldetik eskuinerantz egingo dugu aurrera, Otsandio-Barazar errepidean gora, beti ere PR-Bi50ari jarraituz (Motxotegi 3 km.), 400 metro gero, errepidea utzi eta ezkerrerantz joko dugu (Motxotegi 2,600 km). Nekosta artean aldaian egingo dugu gorantz, geroago laritzak agertuko dira, Motxotegirantz doan gaseoduktoari jarraituko diogu. Oraingoan, zidorrak ezker alderantz igotzen du aldai nagusitik. PR-Bi50 markak arretaz jarraituko ditugu.
Pago artean (tantaiak zein inausiak) goaz gorantz eta, beste bidegurutze batean, ezkerretik agertuko zaigun zedarriak dituen aldaia aukeratuko dugu, altura hartzen goazela. Hesia pasa ondoren aldaia amaitu egingo da. Orduan Motxotegiren malda soildua igoko dugu (801 m.) (19,400 km, ikuskizun paregabea).
Urrunagako urtegira goaz (3km), Motxotegi eta Gaztelu artean dagoen muinoraino jaitsiko gara.
Hemen Kontuz! Markak jarraituz, oraingoan PR-Bi50 eta GR, laritza, pago eta gaztainondo artean jaitsiko gara, eta, hesi bat igarotzerakoan, gure eskuin aldetik urtegia begiztatuko dugu. Gordobil kartela 300 m. (ARRETAZ, gurutzatu behar da zubia, urtean bi edo hiru hilabetez urak estaltzen baitu eta orduan itzulialdi handia egin behar da)
Gurutzatu ondoren, Gomillaserantz abiatuko gara (1,800 km.); bidegurutze batean markak eskuinetik izango ditugu, hasieran lau, gero beherantz. Gomillasera iristean (erretegia), (leku honek mikroklima ezaguna du: Otxandion baino euri zein hotz gutxiago egiten baitu), errepideari jarraituz hilerrira helduko gara. Roke Deunaren baselizatik, Uribarrena kalera eta, jarraian, Otxandioko plaza arrandiotsu eta sekulakora (25,500 km.).
Javi Bayo, 2010-11-20