Berdinketa

Seigarren txandan berdinketak izan ditugu bai Lehenengo Mailan Gros Eren aurka Donostian jokatutako neurketan eta baita Hirugarren mailan Mekatar Elgoibar Cren aurka jokatutakoan.

Emaitza hauen ostean, Lehenengo mailako sailkapenean 10. postuan gaude 9,5 punturekin eta Hirugarren mailan 2. 14,5 punturekin.

Datorren larunbatean 7. txanda jokatuko da eta Lehenengo Mailako taldeak Hondarribi Marlaxka B izango du aurrean Deporren 16:00tan hasita jokatuko den neurketan.

Hirugarren mailako taldeak lehen fase honetako azken partida jokatuko du Mekatar Elgoibar B liderraren aurka, eta neurketa honen emaitzaren ostean jakingo du igoera fasea jokatzeko aukera duen ala ez.

Eskolarteko Txapelketa igandean

Bestaldea, otsailaren 25ean eta martxoaren 4an Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketari dagokion zonalde-txapelketa jokatuko da Eibarren. Informazio gehiago hemen.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.