Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa 2018 Eibarren

Eibarko Klub Deportiboak, Gipuzkoako Xake Federazioarekin elkarlanean Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa antolatuko du Eibarren. Hauexek dira txapelketaren datuak:

  • Eguna: 2018ko otsailaren 25a igandea eta martxoaren 4a igandea
  • Ordutegia:
    • Izen-ematea baieztatzea: 10:00tatik 10:30tara
    • Partidak: 10:30tatik 13:30tara (bukaera ordua gutxi gorabeherakoa da)
  • Tokia: Eibarko Klub Deportiboa. Toribio Etxebarria kalea 16-1º. Eibar.

Txapelketa honako jokalari hauei zuzenduta dago, Gipuzkoako Xake Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diotenari jarraituz:

  • Infantilak: 2004 eta 2005 urteetan jaiotako ikasleak
  • Alebinak: 2006 eta 2007 urteetan jaiotako ikasleak
  • Benjaminak: 2008 eta 2009 urteetan jaiotako ikasleak

Jokalari kopuruak ahalbidetzen badu, maila bakoitzeko txapelketak era independentean jokatuko dira, eta hori posible ez balitz infantil eta alebin mailetako jokalariak elkarrekin jokatuko dute. Betiere benjamin mailakoek euren artean bakarrik jokatuko dute. Txapelketaren formatua eta txanda kopurua parte-hartzaile kopuruaren arabera erabakiko da.

Jokalariek egun baten ala bietan parte hartu dezakete. Eibarko zonaldeari dagokion sailkapena, bi egunetako sailkapenak batuz osatuko da.

Infantil eta alebin mailetako lehenengo sailkatuek Gipuzkoako Eskolarteko Finaletan parte hartzeko aukera izango dute Gipuzkoako Xake Federazioak zehaztuko duen eran. Honetarako jokalariek eskola-kirola programaren barnean xakeari dagokion modalitatean izena emanda egon beharko dute.

Parte hartzaile guztientzako saria egongo da.

Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko bidali izen-emate orria helbide honetara: xakea@deporeibar.com


Comments

Una respuesta a «Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa 2018 Eibarren»

  1. […] Bestaldea, otsailaren 25ean eta martxoaren 4an Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketari dagokion zonalde-txapelketa jokatuko da Eibarren. Informazio gehiago hemen. […]

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.