Eibarko zonaldeko eskolarteko txapelketaren lehenengo jardunaldia

Igande goizean jokatu zen Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan Eibarko zonaldeari dagokion Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren lehenengo jardunaldia. Guztira 24 jokalari bertaratu ziren (3 infantiletan, 8 alebinetan eta 13 benjaminetan) eta goiz guztian zehar aritu ziren.

Jokatutako partiden ostean, benjamin mailan Zehao Ye (Aldatze) izan zen puntu gehien lortu zuena, alebin mailan Aritz Tornay (Arrasate) eta infantil mailan Adrian Martinikorena (Itzio BHI).

Datorren igandean jokatuko da bigarren jardunaldia, 10:00tatik aurrera, Eibarko Klub Deportiboan bertan, eta irekita dago izenematea oraindik.

Porrotak Gipuzkoako Ligan

Gipuzkoako Taldekako ligan ez zituzten emaitza onak lortu gure xake taldeek. Lehenengo mailako taldeak 1-3ko porrota izan zuen Hondarribi-Marlaxka B taldearen aurka, partida bakarra Jon Aranak irabazi zuen, eta Hirugarren mailakoak 0,5-3,5 galdu zuen Mekatar-Elgoibar B taldearen aurka. Gainera emaitza honekin, hirugarren mailako taldeak liga bukatu du eta ez du lortu igoera fasea jokatzeko txartela.

Lehenengo mailako taldeak larunbatean jokatuko du hurrengo txanda Donostian, Fortuna taldearen aurka 16:00tatik aurrera Zuhaizti kiroldegian jokatuko den neurketan.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.