
Nor gara
Xakea maite dugun lagun talde bat gara eta gure pasioa umeei transmititu nahi diegu. Eibarko Klub Deportiboan jarduten dugu eta irakazle gisa hiru pertsona daude. Hirurok urte askotako esperientzia duten jokalariak dira eta euren denbora librearen zati bat eskolari ematen dute umeei laguntzeko. Guk haurrei xakean jolasten irakasten diegu gustatzen zaigulako. Ez dugu ezer jasotzen trukean, boluntarioak baikara. Ordaintzen den kuotak gure jarduerak eta gastuak ordaintzeko balio du. Hala ere, gaineratu behar da klubeko edozein jokalariak, mutiko berri batekin jokatzen badu, beti saiatzen dela jokoarekin zerikusia duten gauzak irakasten.
Matrikulazioa
2026-2027 ikasturterako xake eskolarako izen-ematearen inguruko xehetasunak, albiste honetan dituzue.
Gure helburuak
Xakera lehen aldiz hurbiltzen diren haurrekin gure hasierako helbururik garrantzitsuena xakea erakargarri egitea da. Gaur egun, bideojokoen eta aisialdirako beste modu batzuen lehia oso handia da, eta beraz ez da erraza xakeagatik erakarrita sentitzea. Hori lortzeko, honako hau egingo dugu:
- Adin antzeko haur taldeak sortzen dugu, euren artean harremanak sor ditzaten.
- Oinarrizko arauak azkar irakasten saiatzen gara, berehala elkarren artean jolasten has daitezen.
- Hasieran ez da teorian sakontzen, baina dibertigarri izan daiteken trikimailuak irakasten zaizkie jokoan irabazteko xake-puzzleak eginez.
- Eskola entretenigarriak egiten saiatzen gara, bideoak eta jolasak erabiliz.
- Nahikoa maila izan bezain laster, beste eskolako haurrekin lehiarazten saiatzen gara.
Xakearen onurak
Xakea jarduera hezitzaile eta dibertigarria da, eta haurren garapen integralari onura ugari dakarzkio, bai maila kognitiboan, sozialean eta emozionalean, bai bizitzarako trebetasunen sustapenean. Xakeak haurrei eskaintzen dizkien ezaugarri nagusiak:
- Garapen kognitiboa: Xakea hainbat trebetasun kognitibo estimulatzen dituen ariketa mentala da, hala nola kontzentrazioa, memoria, arrazoiketa logikoa eta problemak ebaztea.
- Garapen soziala eta emozionala: Xakeak trebetasun sozial garrantzitsuak sustatzen ditu, hala nola pazientzia, tolerantzia, enpatia eta besteekiko errespetua.
- Pentsamendu kritikoa eta sortzailea sustatzea: Xakeak pentsamendu kritikoa sustatzen du, haurrei egoera konplexuak aztertzeari, hainbat aukera ebaluatzeari eta erabaki informatuak hartzeari erronka egiten baitie.
Azken ekintzak
-

2026-2027 ikasturteko xake eskolaren matrikulazioa ireki dugu
2026-2027 ikasturteko xake eskolaren matrikulazioa irekita dago jada, aurtengo xehetasunak hauexek dira: Informazio gehiago nahi izanez gero edo apuntatzeko, idatzi xakea@deporeibar.com helbidera.
-

Yeray Fernandez 4. Euskadiko alebinen eskolarteko txapelketaren finalean
Maiatzaren 30 eta 31an Trintxerpen jokatu ziren Euskadiko alebinen eskolarteko txapelketaren finalak, eta bertan Yeray Fernandez 4. postuan sailkatu zen 3 puntu lortuta. Zorionak! Hemen duzue sailkapena: Rk.NameClub/City TB1 TB2 1Herrera Fernandez, AiurBizkaia572Gorostarzu Sanchez, EkhiGipuzkoa483Feng, NickBizkaia394Fernandez Juarist, YerayGipuzkoa375Amesti Perez, ArrateBizkaia296Roncero Robledo, OdeiAlava277Mendizabal Larranaga, HaizeaGipuzkoa268Jauregi Beñategi, AinhitzeGipuzkoa259Chen, Shi ShiAlava1710Barambones Garcia, UnaiAlava16
-

Aste Santua xakean!
Aste Santuan zehar hainbat txapelketatan aritu dira gure jokalariak. Mikel, Kilian eta Yeray Euskadiko Txapelketan Eibarko Hezkuntza Esparruko egoitza zentruan, aldiz, Euskal Xake Federakuntzak antolatuta Euskadiko «promesa» mailako txapelketa jokatu zen, kadete eta jubenil mailetakoarekin batera, eta bertan aritu ziren Mikel Saénz, Kilian Simón eta Yeray Fernandez. Mikelek 4 puntu eta 18. postua lortu zuen,…
-

Gipuzkoako Eskolarteko Finalak
Martxoaren 7, 8, 14 eta 15ean Gipuzkoako Eskolarteko Finalak jokatu ziren Astigarragan, alebin eta infantil mailetako jokalariekin. Bertan aritu ziren xake eskolako hainbat jokalari Infantiletan, Mikel Sanez Gilek 7. postua lortu zuen 4 punturekin Alebinetan, Yeray Fernandez Juarisitik 4. postua lortu zuen 5 punturekin. Martxoaren 15ean, taldekako eskolarteko finala jokatu zen, eta bertan, «Peoiak Aurrera»…
-

Yeray Fernandez garaile Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren Azkoitiko zonaldeko txapelketan
Urtarrilaren 25ean, Azkoitiko Anaitasuna-Kakute Xake Elkarteak antolatuta, Gipuzkoak Eskolarteko xake txapelketari dagokion Azkoitiko zonaldeko txapelketa jokatu zen, benjamin, alebin eta infantil mailetan, eta azken bi hauetan klubeko xake eskolako jokalariak aritu ziren. Yeray Fernandez garaile alebinetan Alebin mailan, Yeray Fernandez klubeko jokalaria izan zen garaile, 4,5 puntu lortuta, eta berea atzetik sailkatu ziren Erik Fernandez…
-

2025-2026 ikasturteko xake eskolako matrikulazioa ireki dugu
2025-2026 ikasturterako xake eskolarako izen-ematea ireki dugu 8 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. 10 ikasleko bi talde baino ez dira egongo eta ordutegi honekin: Klaseak irailaren 18an hasiko dira, Eibarko Klub Deportiboko egoitzan izango dira eta euskaraz emango dira. Prezioa 12 € hilean. Liburuak eta sariak prezioan sartzen dira. Izena emateko idatzi xakea@deporeibar.com helbidera. Jaiotze…

