Martxoak 15: EMAKUMEEN IBILALDIA

Datorren igandean, martxoaren 15a, EMAKUMEEN IBILALDIA egingo dugu. Eibarko Mendi Jardunaldien barruan eta M8 lantaldearekin batera prestatuta. Irteera honek Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatzen du.

Ibilaldi erraz batean, irteeraren helburua adin, jatorri edo kultura esberdinetako emakumeak elkartzea da. Elkarrekin, diskriminazio eta desberdintasun egoerak gainditzeko.

Bidea (7 km gutxi gorabehera): Depor, Elgetako errepidea, Unbe, Altamira baserria, Txonta.

Bukatzeko, mokadu bat eskeiniko dugu Depor Tabernan.

Ordua: 10:00

Lekua: Depor ataria

Izen eman: hemen. (epea, 13 ostirala) Inportantea mokadua kudeatzeko

Euria eginez gero bidea alda dezakegu

Emakumeen mendi ibilaldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak