Zuhaitz eguna 2026

Jardunaldia Pagaegikortako udal lursailan egingo da, Urko mendiaren magalean.

Taldeka egingo da Pagaegikorta lursailerako igoera, eta bi topagune egongo dira:

1. Topagunea: 8.30ean  Eibarko Klub Deportiboan (Toribio Etxebarria 16)

2. Topagunea: 9:30etan Urkorako igoerarako aparkalekuan, Izuan.

Zuhaitzen landaketa pagaegikorta baserriaren inguruan egingo da., eta 13:30ak aldera amaituko da,  J.A. Mogel Ikastolan egingo den hamaiketako batekin.

Jardueran parte hartzeko plazak mugatuak dira; horregatik, parte hartzeko ezinbestekoa da aurretik Lurgaia Fundazioan izena ematea, mezu elektroniko bat bidaliz info@lurgaia.org helbidera, honako datu hauekin: parte-hartzaileen izena-abizenak, adinak, telefonoa eta aukeratutako topagunea. Plazaren onarpena ere jaso behar da. Izen-ematea martxoaren 12ra arte egin ahalko da (egun hori barne).

XEHETASUNAK

 Eraman ura, ontzi berrerabilgarrian eta zerbait jateko.

 Praka LUZEA, mendiko botak eta uretako arropa edo aterkia, euria egiten badu.

EMAN IZENA aurreko ostegunera arte eta itxaron baieztapena.

Zuhaitz eguna 2026

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak