- Irteera: Arrazola
- Helmuga: Mañaria
- Irteera ordua:
- Ego Gain: 8:00
- Urkizu / Bidebarrieta 66: 8:05
- Ibilbide ofiziala
- Distantzia: 14.4 km
- Goraka metatutako desnibela: 1715 m
- Beheraka metatutako desnibela: 1750 m
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Ibilbide alternatiboa (Alluitz eta Untzillatx igo gabe)
- Distantzia: 12.1 km
- Goraka metatutako desnibela: 870 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 915 m.
- Deskargatu ibilbide alternatiboaren arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbide-orria eta mapa
[0 km] Arrazola. Eliza ondoan hasiko dugu bidea. Anbotoko biraren marka zuri-horiei jarraituz.
[600 m] Markak utzi eta eskumara egingo dugu. Anbotoko sakoneko bidea hartuz. 3 hesi gurutzatu beharko ditugu. Bidezidorra erraz ikusten da baina aldapa handia dago.
[1,9 km] Hirugarren hesia gurutzatu eta baso txiki baten ostean, bidea utzi eta eskumara egin beharko dugu. Txabola baten arrastoak ikusiko ditugu eta berehala harrizko bidea hartuko dugu.
[3,3 km] Lepoan zuzen jarraituko dugu. Ezkerrera igoz gero, Larranoko lepora igoko gara.
[5,1 km] Ezkerrera.
[6,2 km] Artolako lepoa. Ezkerrera Alluitzera igoko gara, eskumara Astxikira. Nahi duenak aurrera egin dezake.
[7,2 km] Alluitz 1034 m. Hemengo buzoia Egoitz Elduayen eta Gotzon Irazolak jarri zuten, eta Indalecio Ojangurenen garaiko buzoiaren erreplika da. Etorritako bidetik itzuliko gara Artolako lepora.
[9,8 km] Atxarte. Untzillatxera igo nahi ez duenak aurrerantz jarraitu dezake eta ondoren GR-229aren markei jarraituz Mañariara heldu.
[11,7 km] Untzillatx 941 m.
[14,4 km] Mañaria, zeharkaldiaren amaiera.
Utzi erantzuna