Irisarry – ARRADOI (660m) – Donibane Garazi

TRACK

ORRIA

DESKRIBAPENA

Osses  eta Irisarry  artean desbideraketa jartzen duen  puntutik irteten gara, Landaburia Jatetxearen inguruan. Irisarry norabidean, metro batzuk aurrerago eta Hego alderantz bide batek goranzkoan mendilerrora bideratzen gaitu;  txabola baten ondotik pasatzen gara, gero aska bat uzten dugu ezkerrera (01),  eta bidetik (Hegoalderantz) jarraitzen dugu mendi-bizkarra  eskuin aldetik inguratuz. Txabola bat dagoen bidegurutzera iristen gara(02).  Aurrera goaz norabidea (Hegoa) mantenduz eta igoz,  alanbre-hesia eskuin aldean daukagularik  bidetik jarraitzen dugu. Ehiza-postuetatik eta uraska baten ondotik (04) pasako gara eta igotzen jarraituz  Antzaramendi-ra (462m) iritsiko  gara.  Gainean zuhaitz batzuk,  eraikuntza bat eta  erdilurperatutako mugarria.

Hego-Ekialdetik doan bidetik  jaisten gara  errepide batera (05) iristeko;  hemen  ezkerrera biratzen dugu eta errepidetik jaitsiko gara,  eskuinera doan bidea alde batera utzirik (06);  jaitsieran  ezkerrera doan kurba itxia aurkituko dugu, eta laster utzi egin behar dugu errepide nagusia eta eskumara jo (Ekialdera); erainkuntza batzuen ondotik pasa  eta bidea jarraituz langa aurkituko dugu (07);  aurreko norabide berean jarraituko dugu (Ekialdera) eta gero (Hego-ekialdera). Bidetik jarraituz  errepidera (08) helduko gara eta hemen ezkerrara egingo  dugu Ispoure aldera bidaltzen gaituen seinale-zutoineko marka laranjak kontuan hartuz.  Errepidetik igoko  gara Uretako mendi-lepora (09),  berriro dauzkagu Ispoure-ra doazen seinale-zutoineko marka laranjak. Errepidea uzten dugu eta eskuinera (Hego-Mendebaldera)  doan bidetik igotzen dugu. Belar-mendilerro batean  aurkitzen gara; bizkar bat uzten dugu eskuin aldean (10),  mendixka batera jaisten gara eta gorantz hasiko garen errepidera iristen gara;  beste errepide batera (11) heltzen garenean eskuinera hartu, berehala errepidea (12) utzi eta ezkerrera marka horiz doan bidetik ziga-zaga batzuen ondoren, Arradoi (660m) tontorrean  aurkituko gara.

Marka horiak jarraituz (Hego-Mendebaldera) jaisten gara;  orientazio mahaia dagoen pista-bidegurutzera iristen gara (13).  Ezkerrera doan pistari jarraituko diogu, etxe batzuetara iristen ondoren jada errepidez Ispoure-ra jaisten gara. Herria zeharkatuz elizaren ondotik  pasako gara eta errepide nagusira iristen gara;  eskuinera egin, zubia zeharkatu  eta Donibane Garazin bukatzen dugu gaurko ibilaldia.

DESCRIPCION

Salimos del punto entre Osses e Irisarry donde pone desvío, Restaurante Landaburia. Unos metros más adelante en dirección Irisarry, sale un camino por la derecha, dirección Sur, que nos lleva ascendiendo al cordal;  pasamos junto a una chabola, luego dejamos un abrevadero a la izquierda (01), y continuamos por el camino (Sur) bordeando una loma por su derecha. Llegamos a un cruce de caminos, chabola (02). Seguimos de frente manteniendo la dirección (Sur) y subiendo, con alambrada a la derecha, continuamos por el camino. Pasamos por puestos de caza y abrevadero (04), seguimos subiendo y llegamos a Antzaramendi (462m), unos árboles y con una edificación en el alto, mojón semienterrado.

Descendemos por camino (Sureste), llegamos  a una carretera (05),  giramos izquierda y  bajamos por la carretera, dejando  un camino a la derecha (06); seguimos bajando hasta llegar a una curva muy pronunciada a la izquierda y enseguida dejaremos la carretera principal  y tomamos a la derecha (Este); pasando junto a unas edificaciones y siguiendo el camino se pasa junto a una puerta (07); seguimos la misma dirección (Este) y luego (Sureste). Continuamos por el camino y llegamos a una carretera (08) izquierda, poste de señales, Ispoure marcas naranja;  vamos subiendo por la carretera y llegamos a Uretako lepoa (09),  poste de señales, Ispoure marcas naranja. Dejamos la carretera y subimos por un camino a la derecha (Suroeste). Nos encontramos en un cordal de hierba; dejamos una loma a la derecha (10), bajamos a un collado y llegamos a una carretera por la que subimos, llegamos a otra carretera (11) derecha, enseguida dejamos la carretera (12) y tomamos un  camino izquierda, marcas amarillas, haciendo unas zetas nos lleva  a Arradoi (placa 660m).

Descendemos (Suroeste) siguiendo las marcas amarillas;  llegamos a un cruce de pistas con mesa de orientación (13). Cogemos pista a la  izquierda y llegamos a unas casas y ya por carretera bajamos a Ispoure. Pasamos junto a la Iglesia atravesando el pueblo, llegamos a la carretera general, derecha, pasamos el puente y finalizamos  en Donibane Garazi.

[map style=”width: auto; height:400px; margin:20px 0px 20px 0px; border: 1px solid black;” gpx=”http://www.deporeibar.com/mendia/files/Irisarri -ARRADOI- Donibane Garazi.gpx”]

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.