Urtarrilak 14: Herri Txikiak 1: Aritxulegi – Bianditz – Izu – Arantza

[0 km] Aritxulegiko aterpea. Aterpearen parkingean ekingo diogu ibilbideari, aterpearen atzeko aldean gorantz doan bidetik abiatuz. 400 metro ibili ostean GR-121aren markekin egingo dugu topo eta hegoalderantz jarraituko dugu oinez

[3,7 km] Bianditz gailurra (840 m.) Meendilerroari jarraituko diogu hemendik aurrera hego-ekialderantzko noranzkoan)

[8,5 km] Pagolletako lepoa. Bideak eskumara egingo du gorantz basoan sartuz eta Izu gailurrerako bidea hartuz. [Alternatiba] Hala ere, nahi izanez gero, nahi duenak beheranzko bidea har dezake hemen PR-NA-10aren marka zuri-horiei segika. Marka horiek Arantzaraino eramango gaituzte.

[10 km] Izu (824 m.) Eguraldi onarekin alde batean Arantza ikusiko dugu eta bere atzean Mendieder eta Ekaitza arteko mendilerroa. Beste aldean Artikutzako basoetarako ikuspegia izango dugu.

[12,3 km] Bidegurutzea. Hego-ekialderantz behera egingo dugu PR-NA-10en markei jarraituz lehenengo mendi bide batetik eta ondoren pista batetik.

[15 km] Baserri baten ondoan pista utzi eta belarrezko pista baten zehar egingo dugu behera.

[16 km] Zubitxo batetik erreka gurutzatu eta harrizko bide baten zehar Arantza iritsi arteko azken metroak egingo ditugu gorantz.

[16,7 km] Arantza. Zeharkaldiaren amaiera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude