- Irteera: Aritxulegiko aterpea
- Helmuga: Arantza
- Ibilbide ofiziala:
- Distantzia: 16,7 km
- Goraka metatutako desnibela: 900 m. Beheraka metatutako desnibela: 1050 m.
- Ibilbide alternatiboa:
- Distantzia: 13,8 km
- Goraka metatutako desnibela: 810 m.
- Beheraka metatutako desnibela: 960 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Irteera ordua: 8:00 (Ego gain)
- Itzulera ordua: 17:00 (ustezkoa)
[0 km] Aritxulegiko aterpea. Aterpearen parkingean ekingo diogu ibilbideari, aterpearen atzeko aldean gorantz doan bidetik abiatuz. 400 metro ibili ostean GR-121aren markekin egingo dugu topo eta hegoalderantz jarraituko dugu oinez
[3,7 km] Bianditz gailurra (840 m.) Meendilerroari jarraituko diogu hemendik aurrera hego-ekialderantzko noranzkoan)
[8,5 km] Pagolletako lepoa. Bideak eskumara egingo du gorantz basoan sartuz eta Izu gailurrerako bidea hartuz. [Alternatiba] Hala ere, nahi izanez gero, nahi duenak beheranzko bidea har dezake hemen PR-NA-10aren marka zuri-horiei segika. Marka horiek Arantzaraino eramango gaituzte.
[10 km] Izu (824 m.) Eguraldi onarekin alde batean Arantza ikusiko dugu eta bere atzean Mendieder eta Ekaitza arteko mendilerroa. Beste aldean Artikutzako basoetarako ikuspegia izango dugu.
[12,3 km] Bidegurutzea. Hego-ekialderantz behera egingo dugu PR-NA-10en markei jarraituz lehenengo mendi bide batetik eta ondoren pista batetik.
[15 km] Baserri baten ondoan pista utzi eta belarrezko pista baten zehar egingo dugu behera.
[16 km] Zubitxo batetik erreka gurutzatu eta harrizko bide baten zehar Arantza iritsi arteko azken metroak egingo ditugu gorantz.
[16,7 km] Arantza. Zeharkaldiaren amaiera.
Utzi erantzuna