Haur eta gurasoentzako irteera: AUSA GAZTELU

[map style=»width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/gaztelu.gpx»]

DESKRIBAPENA

  • Irteera: 10:00etan Untzagan (autoarekin) / 11:00etan Larraitzen
  • Denbora: 3 ordu
  • Zailtasuna: Erreza

Ausa Gaztelu mendia (904 m) Aralar mendilerroko alderdi gipuzkoarrean kokatzen da.

Bere gailurrean mendiari izena ematen dion XIII. mendeko Erdi Aroko gotorleku baten aztarnak aurkitzen dira.

Larraitzeko aparkalekutik abiatuko gara, hesia gurutzatuko dugu, eta Txindoki mendirantz doan pista jarraituko dugu.

Txindokirantz jarraitzen duen pistak ezkerrerantz biratzen du, baina guk aurrerantz jarraitu behar dugu Ausa Gaztelurantz, zuhaitzez inguratutako bide batetik.

Iturri baten ondoan dagoen hesi bat gurutzatuko dugu. Aldapa gogor bat igotzen jarraituko dugu, pagadi hostotsu bat zeharkatu ondoren. Beste iturri baten ondoan dagoen hesi bat gurutzatuko dugu eta Errekontako lepora iritsiko gara.

Handik, eskuinerantz, aldapa gogorretik igotzen jarraituko dugu Gaztelu mendiko gailur bererainoko iritsi arte. Gailurrean hiru metroko diametroa duen harresi bat aurkituko dugu, mendiari izena ematen dion XIII. mendeko Erdi Aroko dorre baten aztarnak dira.

Gaztelu mendiaren gailurra. Gaztelu mendira igotzeak Goiherri gipuzkoarraren bistarik onenak oparitzen dizkigu, Txindoki aurrez aurre dugula eder eta lirain.

DESCRIPCION

  • Salida: 10:00 en Unzaga (con el coche) / 11:00 en Larraitz
  • Tiempo: 3 h.
  • Dificultad: Fácil

El monte Ausa Gaztelu (904 m) pertenece a la parte guipuzcoana del macizo de Aralar.

Sobre su cumbre se hallan los vestigios de una fortaleza medieval del siglo XIII que da nombre a la montaña.

Subida desde el aparcamiento de Larraitz, cruzamos la valla y cogemos la pista que parte hacia las faldas del monte Txindoki.

La pista que sigue hacia Txindoki hace un giro hacia la izquierda, pero nosotros tenemos que seguir de frente hacia el monte Ausa Gaztelu, por un camino con predominio de árboles.

Cruzamos una valla situada al lado de una fuente. Seguimos la ascensión por un fuerte repecho tras pasar un frondoso hayedo. Cruzamos otra valla que está también al lado de una fuente y llegamos al Collado de Errekonta.

Desde allí, a la derecha, continuamos la subida por un fuerte repecho hasta la misma cima del monte Gaztelu. En su cumbre encontramos un muro de unos tres metros de diámetro, son los restos de la torre medieval del siglo XIII que da nombre a la montaña.

Cumbre del monte Gaztelu. El ascenso al monte Gaztelu nos regala las mejores vistas del Goiherri guipuzcoano, presentándose el Txindoki hermoso y esbelto.

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *