Nafarroa eguna: MUNHOA (1021m.)

[map style=”width: auto; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;” gpx=”http://www.deporeibar.com/mendia/files/MUNHOA-Lassa-Baigorri-gr-10.GPX”]

DESCRIPCION

Gure gaurko ibilbidea behenafarroko Lasa herritik hasiera emango diogu. Herriko plazatik abiatu, frontoia eta taberna ezkerrera utziz zuzen goruntz egiten duen errepidea jarraitu. Bertan GR10 ibilbidearen marka zuri gorriak ikusiko ditugu. Hauek jarraitu eta hasieran baserrien artean doan errepidea segi lehenengo bidegurutzeraino. Hemen lehen ezker eta berehala eskuin aldera hartuko dugu. Metro batzuk egin eta gero hurrengo bidegurutzean ezkerretara hartu lurrezko pista hasten den guneraino, bertan Munhoa eta Baigorri aierazten digun postea dago. Lurrezko bide zabala hartu eta emeki emeki gure pausuak goruntz eramango gaituzte,bideak lepo zabal batera eramango gaitu, bertan animaliak erateko erabiltzen duten aska bat aurkiztuko dugu. Bertatik goiko larreetara igotzen den errepidea jarraitu eta metro batzuk egin ondoren belardietatik gora Munhoa (1021 m) gailurrera iritsiko gara.Bertako ikuspegia Donibane Garaziruntz zabala da.Gailurretik belardietatik jeitsi eta berriro errepidera aterako gara Urdantziako lepoa,gurutze batek tokia adierazten digu.Hau gurutzatu eta zuzen harri artean igotzen den kakora joan gaitezke edo beste aukera errepidea jarraitzea da. Metro batzuk eta gero aska txiki bat topatuko dugu. gure eskubitara, hemendik igarotzen den bidea jarraitu  Ahartzako leporaino (734 m), bertan beste aska handiago eta animaliak gordetzeko zementuzko eraikina aurkituko ditugu. Hemendik iparraldeko norabidea jarraitu eta belardi nahiko malkartsua eta gero, gure gaurko bigarren tontorra Oliarandoi (933 m) zapalduko dugu.Bertatik iparmendebalde norabidea jarraitu eta mendia inguratzen duen pistaraino jeitsi. Pista honek Baigorrira eramango gaitu baina guk hartu beharreko bidea beti ere GR10 ibilbideran marka gorri txuriak dira hauke jarraituta Behenafarroko Baigorri herri xarmangarrira helduko gara. Bertan NAFARROAKO EGUNA ospatzeko parada izango dugu.


Erantzun bat “Nafarroa eguna: MUNHOA (1021m.)” bidalketan

  1. Pedro Akondia-ren avatar
    Pedro Akondia

    Euskarazko testua errataz beterik dago. Zuzendu egin behar da.

    Ortega Canoren lehengusua

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude