Archivo de la categoría: Txapelketak

Eibarko Hiria 34. Xake Txapelketa jokatuko da ekainaren 30ean

Gauzak prestatzen hasiak gara jada datorren ekainaren 30ean antolatuko dugun Jose Mari Kruzetaren omenezko 34. Eibarko Hiria partida azkarren txapelketarako.

Gonbidapenak orain dela aste batzuk bidali genituen eta aste honetan hasi gara erantzunak jaso eta etorriko diren taldeen zerrenda ezagutzen.

Zure taldeak ere etorri nahi badu idatzi xakea@deporeibar.com helbidera, oraindik badugu-eta lekuren bat.

Taldekako Kutxa-Gaztedi txapelketaren lehenengo fasea

Bigarren urtez jarraian Gipuzkoako Xake Federazioak Kutxa Fundazioarekin batera Kutxa Gaztedi taldekako txapelketa antolatu du Gipuzkoako gaztetxoentzat.

Maiatzaren 20an Eibarko Klub Deportiboaan Handien mailari dagokion lehenengo faseko partidak jokatu ziren, Azpeitiko Xaputarrak, Arrasate eta Eibarko Taldeekin.

Hona hemen bertako emaitzak:

Jokalariak:

  XAPUTARRAK
1 Josue Goenaga
2 Gorka Uranga
3 Aner Alonso
4 Alain Mateos
5 Luis Andoni Lazkano
   
  ARRASATE
1 Haizea Tornay
2 Harri Lasa
3 Oier Etxebeste
4 Aitor Gallego
5 Iurgi Etxebeste
   
  EIBAR
1 Adrian Martinikorena
2 Aitor Beorlegui
3 Lander Aja
4
    1 2 3 1 2 3 GUZTIRA
1 XAPUTARRAK XXX 0 2,5 XXX 0,5 2,5 5,5
2 ARRASATE 4 XXX 3 3,5 XXX 2 12,5
3 EIBAR 1,5 1 XXX 1,5 2 XXX 6
  SAILKAPENA      
1 ARRASATE     12,5
2 EIBAR     6,0
3 XAPUTARRAK     5,5

 

Eta argazkiak:

Errenteriako Fomento Cultural garaile Eibarko Hiria 33. txapelketan

Larunbatean, uztailaren 1ean jokatu zen Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 33. partida azkarren xake txapelketa Euskal Herri guztitik etorritako 14 talderen partehartzearekin. Eguraldia zela-eta, partidak Udaletxearen arkupeetan jokatu genituen eta lau bat orduz xakea eta laguntasuna izan ziren aurtengo txapelketaren ezaugarri bertaratutako 70 jokalarien artean.

 

Jon Arana (Eibar) vs. Txus Agirretxe (Fomento Cultural)

Arratsaldea aurrera joan ahala ikusle asko agertu zen bertara, hiri erdian egonda xakea erakustarazteko leku ederra dela erakutsiz.

 

Klub Deportiboak bi talde aurkeztu zituen, baten Jon Arana, David Pérez, José Ricardo Gómez, José Antonio Garrido eta Emilio José Freire aritu ziren, bigarrenean Xabier Beorlegui, Adrian Martinikorena, Lander Aja eta Aitor Beorlegui.

 

Arratsalde guztiko 13 partiden ostean, Errenteriako Fomento Cultural gailendu zen 42 punturekin, Donostiako Easoren aurretik, 41,5 puntu lortu zituzten donostiarrek, eta Gros Xake Taldearen aurretik, hauek 35,5 puntu lortu zituzten. Eibarko taldeei dagokienez, Deportiboko A taldeak 7. postua lortu zuen 27 punturekin eta B taldeak 13.a 8,5 puntu lortuta.

Mahai bakoitzeko jokalari onenen sariak jokalari hauentzat izan ziren:

  • 1. mahaia: Luis Olaizola (Gros Xake Taldea): 10,5 puntu
  • 2. mahaia: Juan Carlos Lakunza (Easo): 11 puntu
  • 3. mahaia: Oscar Diez (Izeaga): 13 puntu (partida guztiak irabazita)
  • 4. mahaia: Iñigo Galarza (Fomento Cultural): 13 puntu  (partida guztiak irabazita)

 

Txapelketa bukatuta egin zen sari banaketan Patxi Lejardi Eibarko Udaleko kultura eta euskara zinegotzia, eta Margari Olañeta Jose Mari Kruzetaren alarguna izan ziren.

Saritu guztiak

Sari banaketaren ostean, laguntasun afarian hartu genuen parte guztiok Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan.

 

Txapeldunak: Fomento Cultural (Txus Agirretxe)

Eskerrik asko Eibarrera etorri zineten guztioi eta datorren urtean ere zuek hemen izatea espero dugu.

Informazio osatua eta argazki-galeria hemen.

Kronikak:

Larunbatean jokatuko da Eibarko Hiria 33. Xake Txapelketa

Larunbatean arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatuko da Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 33. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta.

Euskal Herri guztiko 16 talde ezberdinen partehartzearekin, arratsalde guztian zehar, 5 minutuko partidak jokatuko dituzte bertaratutako jokalariek. Partida modalitate hau xakeak duen bizi eta ikusgarriena da, minutu gutxiren buruan bukatu behar izaten baitute partida jokalariek.

Untzagan izango dira larunbatean azken edizioetako txapeldunak, Donostiako Gros Xake Taldea edo Errenteriako Fomento Cultural; eta baita Arrasate, Hondarribia, Zornotza edo Ermuko taldeak ere, batzuk esatearren.

Partidak Untzaga plazan jokatuko dira, horrela Klub Deportiboak duen xakea kalera ateratzeko helburua betez. Eguraldiak lagunduko ez balu, partidak Udaletxearen arkupean jokatuko dira.