Archivo de la categoría: Txapelketak

Gros Xake Taldea garaile 36. Eibarko Hiria Xake Txapelketan

Larunbatean jokatutako Jose Mari Kruzetaren omenezko 36. Eibarko Hiria Xake Txapelketan Donostiako Gros Xake Taldea izan zen garaile 45 puntu pilatu ostean. Eguraldi ona lagun, Euskal Herri guztitik etorritako 14 talde bildu ziren Eibarren arratsalde osoan zehar jokatu zen txapelketan parte hartzera.

Aurten, berritasun gisa, 3 minutu eta jokaldi bakoitzagatik 2 segundo gehigarri ematen diren erritmoan jokatu ziren partidak, azkenaldian ohiko bihurtu diren erloju digitalei esker. Gainera xake-erraldoi bat ere jarri zen Untzagan eta bertaratu ziren asko eta askok jokatu zuten partidaren bat edo beste bertan.

Gros Xake Taldearen atzetik, sailkapenean Arrasate-Arlutz sailkatu zen 42 punturekin, ondoren Abadiño 39rekin, Errenteriako Fomento Cultural 37rekin eta Barakaldo 33rekin. Eibarko taldeei dagokienez, ez zuten egun onena izan, Deporreko A taldeak 10,5 punturekin azken aurreko postua lortu baitzuen, eta B taldeak, 7,5 punturekin azken postua. Lehenengo taldean Jon Arana, Xabier Beorlegi, Jose Antonio Garrido eta Lander Aja aritu ziren, eta bigarren taldean Diego Olmo, Aitor Beorlegi, Emilio José Freire eta Aimar García.

Sailkapen nagusia horrelaxe gelditu zen:

#TALDEAPUNTUAK
1GROS X.T. A45
2ARRASATE-ARLUTZ42
3ABADINO39
4FOMENTO CULTURAL37
5BARAKALDO33
6GROS X.T. B32
7ALFIL23.5
8EGIDAZU22
9SANTURTZI21.5
10BIDASOA20
11ANAITASUNA-KAKUTE16
12MARTINTXO15
13C.D. EIBAR A10.5
14C.D. EIBAR B7.5

Gainera, mahai bakoitzeko jokalari onenen sariak ere banatu ziren:

  • 1. mahaian: Juan Luis Alfaro (Fomento Cultural): 11,5 puntu 13 partidatik
  • 2. mahaian: Fran Miguel (Arrasate-Arlutz) eta Iñigo Argandoña (Gros X.T.): 12 puntu 13 partidatik
  • 3. mahaian: Txema Hernando (Arrasate-Arlutz): 12 puntu 13 partidatik
  • 4. mahaian: Aritz Eder Elexpe (Abadiño): 13 partidak irabazi zituen

Sari banaketak Eibarko Udalaren ordezkariak izan diren, Jon Iraola alkatea buru eta Ander Curiel kiroletako zinegotziarekin.

Azkoitia eta Elorrioko partida azkarren txapelketetan izan gara

37. Azkoitia Hiria Txapelketa

Ekainaren 30ean Azkoitiko Anaitasuna-Kakute Xake Taldeak antolatutako partida azkarren txapelketa honetan izan zen Adrian Martinikorena, Oier Garcia, Aitor Beorlegui eta Lander Ajak osatutako taldea.

17 taldek jokatu zuten txapelketa eta gure taldeak 15.5 puntu eta 14. postua lortu zituen.

Eskerrik asko Azkoitiko lagunei gonbidapenagatik.

18. San Balentin Berrio-Otxoa

Uztailaren 14an Elorrioko Zaldi Baltza Elkarteak antolatutako partida azkarren txapelketa honetan izan zen Jose Antonio Garrido, David Pérez, Emilio José Freire eta Adrian Martinikorenak osatutako taldea.

12 taldek jokatu zuten txapelketan gure taldeak 23.5 puntu eta 6. postua lortu zituen.

Eskerrik asko Elorrixoko lagunei gonbidapenagatik.

Errenteriako Fomento Cultural garaile Eibarko Hiria 35. Xake Txapelketan

Larunbat arratsaldean jokatu zen 5 ordutan zehar Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 35. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboaren xake Batzordeak antolatuta. Guztira 18 talde eta 75 jokalaritik gora batu ziren Untzaga plazan txapelketa jokatzeko.

Talde guztiek beste guztien aurka jokatu zuten txapelketa honetako partidak 5 minutuko partidak izan ziren, xake modalitate ikusgarriena. Azkenean, 17 partida jokatu ostean, Errenteriako Fomento Cultural taldeak lortu zuen azken garaipena 53,5 puntu pilatuta. Bigarren sailkatua Donostiako Gros Xake Taldea izan zen 53 punturekin eta hirugarren sailkatua Portugalete 51rekin.

Eibarko Klub Deportiboak ere hartu zuen parte txapelketan bi talderekin hain zuzen ere. Lehenengo taldean Jon Arana, Jose Antonio Garrido, Emilio José Freire, Adrian Martinikorena eta Oier Garcia aritu ziren. Bigarren taldean Xabier Beorlegi, Iker Narvaiza, Aitor Beorlegi, Lander Aja eta Igor Zenigaonaindia aritu ziren. Ez zuten egun ona izan Deporreko taldeek eta sailkapenaren azken bi postuetan geratu ziren.

Mahai bakoitzeko jokalari onenen sariak hauexek izan ziren:

  • 1. mahaia: Santiago González de la Torre, Gros Xake Taldea, 15 puntu.
  • 2. mahaia: Asier González Pereira, Portugalete, 13 puntu
  • 3. mahaia: Xabier Barbazan Bilbao, Portugalete, 15.5 puntu
  • 4. mahaia: Mikel Alvarado Fernández, Fomento Cultural, 17 puntu, partida guztiak irabazita.

Eibarko Klub Deportiboak eskerrak eman nahi dizkie txapelketan parte hartu zuten guztiei eta baita berau antolatzeko laguntza eskaini duten guztiei ere.

Txapelketaren datu guztiak info64 webgunean daude eta argazkiak gure webgunean.