Zarautz garaile Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 34. txapelketan

Arratsalde euritsua iragarrita egonda, Udaletxearen arkupeak erabili genituen larunbatean, ekainaren 30ean, Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 34. Xake Txapelketa jokatzeko.

Txapelketara Euskal Herri guztitik etorritako 14 talde bertaratu ziren, euren artean bi Eibarko Klub Deportiboko jokalariekin osatutakoak.

Arratsalde guztian zehar 13 partida jokatu ostean, Zarauzko taldea izan zen garaile 43 puntu lortuta. Bigarren puntu erdira, hau da, 42,5 punturekin Errenteriako Fomento Culturaleko taldea sailkatu zen eta hirugarren, berriz, Donostiako Gros Xake Taldeko taldea 38 punturekin.

Eibarko taldeei dagokionez, batean Jon Arana, José Antonio Garrido, David Pérez, Adrian Martinikorena eta Oier García aritu ziren, 20,5 puntu lortu zituztelarik. Beste taldean Xabier Beorlegui, Emilio José Freire, Asier Ibaibarriaga, Aitor Beorlegui eta Lander Aja aritu ziren, hauek 12,5 puntu lortu zituzten.

Mahai bakoitzeko jokalari onenentzako sariak ere banatu ziren, eta hauek izan ziren garaileak:

  • 1. mahaia: José Antonio Landa (Bodegon Gorbea – Gasteiz): 11,5 puntu 13tik
  • 2. mahaia: Juan Luis Alfaro (Fomento Cultural – Errenteria): 12 puntu 13tik
  • 3. mahaia: Mikel Vicente (Zarautz): 11,5 puntu 13tik
  • 4. mahaia: Iñigo Galarza (Fomento Cultural – Errenteria): 12 puntu 13tik.

Sari banaketa Margari Olañeta eta Jon Aranak gidatu zuten eta ondoren partehartzaile guztiei anaitasun afaria eskeini genien Eibarko Casino Jatetxean.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi eta datorren urtera arte!


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.