Larunbatean, uztailaren 1ean jokatu zen Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 33. partida azkarren xake txapelketa Euskal Herri guztitik etorritako 14 talderen partehartzearekin. Eguraldia zela-eta, partidak Udaletxearen arkupeetan jokatu genituen eta lau bat orduz xakea eta laguntasuna izan ziren aurtengo txapelketaren ezaugarri bertaratutako 70 jokalarien artean.
Arratsaldea aurrera joan ahala ikusle asko agertu zen bertara, hiri erdian egonda xakea erakustarazteko leku ederra dela erakutsiz.
Klub Deportiboak bi talde aurkeztu zituen, baten Jon Arana, David Pérez, José Ricardo Gómez, José Antonio Garrido eta Emilio José Freire aritu ziren, bigarrenean Xabier Beorlegui, Adrian Martinikorena, Lander Aja eta Aitor Beorlegui.
Arratsalde guztiko 13 partiden ostean, Errenteriako Fomento Cultural gailendu zen 42 punturekin, Donostiako Easoren aurretik, 41,5 puntu lortu zituzten donostiarrek, eta Gros Xake Taldearen aurretik, hauek 35,5 puntu lortu zituzten. Eibarko taldeei dagokienez, Deportiboko A taldeak 7. postua lortu zuen 27 punturekin eta B taldeak 13.a 8,5 puntu lortuta.
Mahai bakoitzeko jokalari onenen sariak jokalari hauentzat izan ziren:
- 1. mahaia: Luis Olaizola (Gros Xake Taldea): 10,5 puntu
- 2. mahaia: Juan Carlos Lakunza (Easo): 11 puntu
- 3. mahaia: Oscar Diez (Izeaga): 13 puntu (partida guztiak irabazita)
- 4. mahaia: Iñigo Galarza (Fomento Cultural): 13 puntu (partida guztiak irabazita)
Txapelketa bukatuta egin zen sari banaketan Patxi Lejardi Eibarko Udaleko kultura eta euskara zinegotzia, eta Margari Olañeta Jose Mari Kruzetaren alarguna izan ziren.
Sari banaketaren ostean, laguntasun afarian hartu genuen parte guztiok Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan.
Eskerrik asko Eibarrera etorri zineten guztioi eta datorren urtean ere zuek hemen izatea espero dugu.
Informazio osatua eta argazki-galeria hemen.
Kronikak:
- Hondarribi-Marlaxka elkartearen kronika eta argazkiak: euskaraz eta gaztelaniaz.
- Club de Ajedrez Santurtzi
- KirolEibar
- Diario Vasco
Deja una respuesta