Bosgarren Azkoitian eta Benasqueko Txapelketa

Igandean jokatu zen Azkoitiko Hiria 27. partida azkarren txapelketan hartu zuen parte Jose Ricardo Gómez, Asier Etxagibel, Edu Olabe eta Emilio Freirek osatutako Deporreko talde batek eta 18 talderen artean 5. postua lortu zuten. Jose Ricardok 11,5 puntu lortu zituen, Asierrek 12, Eduk 9 eta Emiliok 9,5. Txapelketaren datu guztiak Chess-Results webgunean ikusi daitezke.

Benasqueko Txapelketa Irekia

Azken urteotan tradizio bihurtu den moduan, Deporreko lau xakelari Huescako Benasque herrira joan dira uztailaren 3a eta 12a bitartean jokatu den Nazioarteko 29. Xake Txapelketa Irekira. Bertaratu diren jokalariak Haritz Garro, Diego Olmo, Edu Olabe eta Julen Garro izan dira. Eurekin batera, Euskal Herriko hainbat jokalari, eta euren artean espedizio-kide gisa, Asier Lakunza (Beasaingo Alfil), Jokin Fernandez (Beasaingo Alfil), Andoni Cotta (Beasaingo Alfil), Erik Juez (Zarautzko Kirol Elkartea), Joseba Izquierdo (Gros Xake Taldea), Asier Etxagibel (Arrasate San Andres Xake Elkartea) eta Mikel Alcaide (Aretxabaletako Arlutz) joan dira.

Benasquekoa Espainian jokatzen den txapelketa handienetakoa izan ohi da Barcelonan jokatzen den Santseko Txapelketarekin batera. Bertaratu diren jokalariek kronikak bidaltzen badizkigute webgunean argitaratuko ditugu.

Txapelketaren informazio ofiziala bere webgunean dago.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.