Gasteizko San Viator taldeak irabazi zuen Eibarko Hiria 25. txapelketa

San Viator

San Viator

David Astasio, Álvaro Pérez, Igor Villalta eta Diego Gutiérrezek osatutako talde gazteak irabazi zuen Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 25. partida azkarren txapelketa 57 puntu lortu ostean. Txapelketa Eibarko Untzaga plazan jokatu zen ekainaren 27an eta bertara 18 talde eta 72 jokalari bildu ziren.

Bigarren Donostiako Gros Xake Taldea sailkatu zen (Santiago González de la Torre, Iñigo Argandoña, Iñigo Galarza eta Galder Salterain) 51 punturekin eta hirugarrena Errenteriako Fomento Cultural (Txus Agirretxe, Javier Domínguez, Mikel Alvarado eta Pablo Zuñiga) 49 punturekin.

Mahai bakoitzeko jokalari onenentzako sariak, xakelari hauentzat izan ziren:

  • 1. mahaia MF Santiago González de la Torre (Gros Xake Taldea): 15,5 punu 17 partidatik
  • 2. mahaia: Álvaro Pérez de Miguel (San Viator): 15,5 puntu 17 partidatik
  • 3. mahaia: Mikel Alvarado Fernández (Fomento Cultural): 16,5 puntu 17 partidatik
  • 4. mahaia: Diego Gutiérrez Bustillo (San Viator): 13 puntu 17 partidatik

Eibarko Klub Deportiboko jokalariei dagokienez, 3 taldek hartu zuten parte 12 jokalarirekin, eta hauek izan ziren lortutako emaitzak:

  • C.D.Eibar A: 45 puntu, 5. postua
    • 1. mahaia: Haritz Garro Beraza: 9,5 puntu
    • 2. mahaia: Diego Olmo Vega: 13 puntu
    • 3. mahaia: Julen Garro Beraza: 13 puntu
    • 4. mahaia : Edu Olabe Odriozola: 9,5 puntu
  • C.D.Eibar B: 29,5 puntu, 10. postua
    • 1 mahaia: Manuel López Sainz: 1 puntu
    • 2 mahaia: Emilio José Freire Moreiro: 7 puntu
    • 3 mahaia: Xabier Beorlegi Ereña: 9 puntu
    • 4 mahaia: Maykel Hernández del Cabo: 12,5 puntu
  • C.D.Eibar C: 14,5 puntu, 17. postua
    • 1 mahaia: Asier Etxagibel Larrañaga: 7 puntu
    • 2 mahaia: Mikel Baena Salado: 0 puntu
    • 3 mahaia: Julen Egurrola Uruñuela: 0 puntu
    • 4 mahaia: Joseba Izquierdo Arruferia: 7,5 puntu

Beste eibartar batzuk ere aritu ziren txapelketan, Jose Ricardo Gomezek Gasteizko Egidazu taldearekin jokatu zuen 3. mahaian eta 12,5 puntu lortu zituen. Iker Narbaizak (alebin mailako Euskadiko 3. sailkatua), Ermuko taldearekin jokatu zuen 4. mahaian eta puntu bat lortu zuen.

Sailkapen Nagusia

Rk. No.Ini. Equipo Partidas   +    =    –   Des 1   Des 2   Des 3 
1 3 SAN VIATOR 17 15 1 1 57,0 1760,3 31
2 10 GROS 17 13 1 3 51,0 1528,8 27
3 8 FOMENTO-CULTURAL 17 13 1 3 49,0 1498,5 27
4 17 ALTZAGA 17 12 2 3 45,5 1383,3 26
5 12 ZARAUTZ 17 11 2 4 45,0 1337,8 24
6 1 C.D.EIBAR A 17 13 0 4 45,0 1288,8 26
7 9 EGIDAZU 17 10 3 4 44,0 1231,0 23
8 11 EASO 17 8 3 6 38,5 1172,0 19
9 16 SAL 17 9 2 6 38,5 1120,3 20
10 2 C.D.EIBAR B 17 6 2 9 29,5 818,8 14
11 6 CASTRO 17 7 3 7 29,5 778,0 17
12 4 PORTUGALETE 17 6 2 9 27,0 697,8 14
13 5 ALFIL 17 4 3 10 25,5 716,3 11
14 15 ZORNOTZA 17 4 2 11 22,0 562,8 10
15 13 ELGOIBAR 17 3 0 14 20,0 539,5 6
16 7 TOLOSA-IBARRA 17 2 1 14 16,5 446,8 5
17 18 C.D.EIBAR C 17 0 2 15 14,5 425,8 2
18 14 ERMUA 17 1 2 14 14,0 356,0 4

Sari banaketan Miguel de los Toyos jauna (Eibarko Alkatea), Patxi Mutiloa jauna (Eusko Jaurlaritzaren Kiroletako Zuzendaria), Margari Olañeta (Jose Mari Kruzetaren alarguna), Jose Manuel Sierra (Euskal Xake Federakuntzaren zuzendaritzako kidea) eta Luis Hernandez (Gipuzkoako Xake Federakuntzaren lehendakaria) izan ziren.

Txapelketaren datu guztiak (txandaz txandako emaitzak, jokatutako partida guztien emaitzak, …) Chess-Results webgunean ikus daitezke.

Laster argitaratuko dugu txapelketan zehar eta sari banaketan ateratako argazki-galeria.

Eibarko Klub Deportiboak bere eskerrik beroenak eman nahi dizkie txapelketara bertaratutako xakelari eta talde guztiei, eta baita denboraldi hau azkenaldian izan dugunetatik onena izan dadin lagundu duten guztiei ere. Eskerrik asko bihotz-bihotzez!

Eguneraketa: argitaratu dugu txapelketako argazki-galeria

Eguneraketa 2: Portugalete eta Altzagaren arteko emaitza sartzean izandako akats bat dela eta, sailkapena eguneratu dugu.

Patxi Mutiloa, Eusko Jaurlaritzaren Kiroletako Zuzendaria Diego Gutierrezi 4. mahaiko jokalari onenaren saria ematen

Patxi Mutiloa, Eusko Jaurlaritzaren Kiroletako Zuzendaria Diego Gutierrezi 4. mahaiko jokalari onenaren saria ematen

Miguel de los Toyos Eibarko Alkatea, Asier Etxagibel eta Jose Antonio Landaren arteko partida ikusten

Miguel de los Toyos Eibarko Alkatea, Asier Etxagibel eta Jose Antonio Landaren arteko partida ikusten

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.